Jaurlaritzaren «aldaketak» kritikatu ditu IEk

2022ko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gelak ituntzeko irizpidea aldatzea leporatu zion Ikastolen Elkarteko Koldo Tellitu lehendakariak Eusko Jaurlaritzari. Tellituk salatu zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako planifikazioa egiterakoan «bat-batean» gelak ituntzeko irizpidea aldatu egin dela, eta arriskuan jartzen ari direla ikastola txikiek bizirik irautea. Hitza hartzean, Bildarratzek esan zuen egun hartakoa festa eguna zela, eta ez zela horretaz hitz egiteko eguna. Gainera, erantzun zion ez dela hori gonbidatu bat hartzeko era ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.