Eraso egin diete gizon bati eta haren bikotekideari, eta gizonezkoa hil egin da

Gizon bat atxilotu dute erasoarekin lotura duelakoan. Elgoibarren izan da erasoa; udalak elkarretaratze bat antolatu du erasoa gaitzesteko

Hilotza, atzo, erasoa jazo zen tokian. BARREN.
arantxa iraola
2019ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Atzo goizaldean, gizon batek eta emakume batek labanaz egindako eraso bat pairatu zuten, Elgoibarren (Gipuzkoa), eta, zauri larrien ondorioz, hantxe hil zen gizonezkoa; andrea, berriz, Mendaroko erietxera eraman zuten zaurituta. Hasieran ez zegoen argi zein zen bi biktimen arteko erlazioa, baina gero ertzainek baieztatu zuten bikotekideak zirela.

Ustez erasoarekin lotuta dagoelakoan, gizon bat atxilotu zuten atzo goizean bertan, erasoa jazo eta ordu batzuetara. Ez zuten baieztatu biktimek aurretik ezagutzen zuten. Atzo arratsaldean, poliziek esan zuten ikerketa oraindik martxan zela, eta oraindik ezin zela tankera horretako baieztapenik egin. Hildako gizonak 36 urte zituen; andreak 37 ditu. Erasoarekin lotuta atxilotutako gizonezkoak 35 urte ditu. Polizia zientifikoko kideak erasoa jazo zen tokian laginak hartzen ibili ziren atzo egun osoan, baita lekukoei galderak egiten ere.

Elgoibarko Udaleko eledunen batzarrak bilera egin zuen atzo goizean bertan, eta erasoa arbuiatzeko mezu bat plazaratu zuen. Erasoak«gaitzespen erabatekoa eta gaitzidura sakona»besterik ezin dituela sorrarazi gogorarazi zituzten batzarrean, aho batez. Bide batez, «babes erabatekoa» erakutsi nahi izan zieten biktimei eta haien senitartekoei. Halakoak salatzeko kalera irten beharra ere nabarmendu zuten, eta elkarretaratze baterako deia egin zuten; bihar izango da, udaletxe aurrean, 19:00etan. Finean, gogorarazi zuten «bortxa klase guztietatik libre» dagoen gizarte baten aldeko hautua egin behar dela, eta behar direla mobilizazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.