65 pertsona erreskatatu ditu 'Geo Barents'-ek

2021eko urriaren 24a
00:00
Entzun
MSF Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak kudeatutako Geo Barents itsasontziak 65 pertsona erreskatatu zituen atzo Mediterraneoan. Ekaitz baten erdian zeuden migratzaileak, gomazko ontzi batean noraezean.

Ordu batzuk lehenago, gobernuz kanpoko erakunde berak salatu zuen Libiako kostazainek beste txalupa bat geldiarazi zutela, eta herrialdeko atxilotze guneetara eraman zituztela han zihoazenak. «Indarrez itzularazi dituzte Libiara, indarkeriara eta esplotaziora», salatu zuen erakundeak Twitterren.

Bien bitartean, porturatzeko baimenaren zain dago oraindik Aita Mari erreskate ontzia. 105 migratzaile erreskatatu zituen itsasontziak duela bost egun, tartean zortzi adin txikiko. Zorte hobea izan zuen Sea Watch 3 itsasontziak, zeina Siziliako Pozzallon portura heldu zen atzo, aurreko egunetan erreskatatutako 406 migratzaileekin. Horien artean 150 adingabeak dira, eta haietako bat, astebeteko haurra. Urtea hasi zenetik 1.400 pertsona ito dira Mediterraneoan, eta 25.000 inguru itzuli dituzte Libiara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.