Bide luzetik lortu beharko dute bai Alavesek baita Eibarrek ere Lehen Mailara igotzeko helburua: kanporaketetan. Jakina zen gipuzkoarrek hori egin beharko zutela. Arabarrek, berriz, bazuten aukera zuzenean igotzeko. Baina horretarako irabazi egin behar zioten atzo Las Palmasi, eta Luis Garcia Plazaren taldeak 0-0 egin zuen. Datorren asteburuan jokatuko dira kanporaketak, eta bi euskal taldeak elkarren kontra arituko dira.
Las Palmasi jabetza izatea, eta baloia ukituta ateratzea gustatzen zaio. Hori saihestu asmoz, Alavasek oso goian egin zuen presioa hasieratik. Ondo sartu zen partidan Luis Garciaren taldea. Neurketa parekatua izan zen lehen zatian, oso taktikoa. Asko zegoen jokoan, eta ez talde batek, ezta besteak ez zuten arriskatu nahi izan. Las Palmasek, gainera, nahikoa zuen puntu batekin
Neurketako lehen aukera garbia, hala ere, etxekoek izan zuten, 22. minutuan. Sandrok gutxigatik bidali zuen kanpora, area barrutik egindako erremate indartsu bat.
Hortik aurrera etxekoek beren jokatzeko era ezarri zuten. Partida lasai komeni zitzaien, eta baloi jabetza luzeen bidez lortu egin zuten. Baina Alaves ondo jarrita egon zen. Hori bai, lehen zatia amaitzear zela gola jasotzear egon zen, Sandroren beste jaurtiketa indartsu baten ostean. Alavesen abagune bakarra Villalibrek eduki zuen.
Hasi bezala amaitu zen lehen zatia: 0-0ekoarekin. Bigarrenean, minutuak aurrera egin ahala,Alavesek arriskatu beharra zuen, eta hala egin zuen. Aurrerapauso bat eman zuen, eta zertxobait gehiago eduki zuen baloia. Baina berriz ere Jonathan Vierak gertu izan zuen gola 59. minutuan, area kanpotik egindako jaurtiketa batean.
61. minutuan iritsi zen Alavesen erantzuna. Hortxe izan zuen bilatzen zuen berdinketa. Guridik pase sakon ederra eman zion Villaibreri. Bakarrik geratu zen Gernikako aurrelariaVallesen aurrean. Baina goitik loratu beharrean, behetik ahaleginduzen gola egiten, baina atezainak geratu zion azkenerako.
Aukera hori, ordea, bultzada izan zen arabarrentzat. Estutu egin zuten, eta bost bat abagune izan zituzten ia erreskadan Guridiren, Luis Riojaren eta Miguelen oinetan. Luis Garcia Plazaren taldearen momentu onenak izan ziren. Partidaren ekimena zuten. Baina gola falta zitzaien, eta horixe zen behar zutena.
Las Palmas partidaren erritmoa baretzen ahalegindu zen, sufritzen ari baitzen une horretan. Azken minutuetan Alavesek ahalegintzen jarraitu zuen, baina azkenerako amore eman behar izan zuen.
Eibarrek bolada txarra etetea zuen jomuga, atzo. Izan ere, bederatzi jardunaldi zeramatzan irabazi gabe, eta sentipen onak berreskuratu nahi zituen kanporaketei begira. Gaizka Garitanoren taldeak 0-1 irabazi zuen Huescare nzelaian. Lehen zatia oso parekatua izan zen, eta bigarrenean bi taldeek golen bat sartzeko abaguneren bat izan zuten. Balekoa Matheusena izan zen, 82. minutuan.
Amorebietaren igoera
Datorren denboraldian Bigarren Mailan arituko dena Amorebieta izango da. Aurreko denboraldian maila galdu eta gero, zilarrezko kategorian jokatuko dute hurrengoan berriro ere. Puntu bat behar zuen helburua lortzeko, eta horixe lortu zuen, Lezaman, Athletic Bren kontra. 0-0 berdindu zuten. Behetik gora etorrita lortu du igoera Haritz Mujikak zuzentzen duen taldeak. Izan ere, lehen zazpi jardunaldien ostean jaitsiera postuetan zegoen. Reala B-k, aldiz, igoera kanporaketak jokatuko ditu.
Biak, kanporaketetara
Alavesek ezin izan du Las Palmasen irabazi, eta ez da zuzenean igo. Kanporaketetan Alaves eta Eibar elkarren kontra arituko dira

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu