Pausaz gero, puntu bila

Azken bi partidetako lehorteari akabera eman nahi dio Realak, Valladoliden. Hutsuneak tarteko, zelai erdia itxuraldatu beharko du

Jon Ander De la Hoz.
2019ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Orri zuri baten aurrean baleude bezala. Azken bi partidetako emaitza txarrak ahaztu, eta hutsetik ekin nahi dio Realak ligako azken txanpari. Valladoliden zelaian du horretarako lehendabiziko aukera. Hiru puntuak eskuratzea beste xederik ez du gaur Imanol Alguacilen taldeak. Itxuraz, donostiarrek baino talde apalagoa dute espainiarrek, baina txapelketan ondo agerian geratu da hutsik txikiena egiten duenak garesti ordaintzen duela.

Azken asteetan defentsako estrategia jokaldietan izan du zuloa talde txuri-urdinak. Oraingoan, baina, prestatzaile oriotarrak hamabost egun izan ditu alor hori zuzentzeko. Gaur ikusiko da berejokalariek pauso bat aurrera eman duten jrdun horretan: «Odoluste honekin amaitu behar dugu», adierazi du Alguacilek.

Jokoan izan diren azken hamabi puntuetatik bi soilik eskuratu ditu Realak, baina taldeari «konfiantza boto bat» emateko galdegin du teknikariak, eta ohartarazi du «jokoan dauden 30 puntuen bila» ekingo dutela txuri-urdinek: «Duela lau aste Txapeldunen Ligaz ari ginen hizketan; ezin da astero aldartez aldatzen ibili». Europako trenera igotzeko azken txartelak daude jokoan, eta haietako bat eskuratu nahi du Realak.

Bestelako egoeran dago Valladolid. Sailkapenean 16. postuan dagoetxeko taldea, eta lau puntuko aldea du jaitsiera postuekiko. Beharrak jota ariko dira Sergio Gonzalezen taldea, baina, Imanolen arabera, horrek ez dio neurketa erraztuko Realari: «Valladolidi ikusi dizkiodan azken partidetan frogatu dut partidan oso sartuak egon ohi direla, gauza asko egiten dituztela ondo, eta atera dituzten puntuak baino gehiago atera zitzaketela. Beraz, ez da erraza izango. Irabaztera goaz, baina zein zailtasun izango ditugun jakinda».

Berdinketen soka etetera

Jose Zorrilla estadioa ez da Realaren kutunetariko bat. Donostiarrek 39 bider jokatu dute Valladoliden zelaian, eta sei alditan soiliklortu dute garaipenarekin etxeratzea. 20 aldiz galdu egin dute txuri-urdinek, eta 13 aldiz berdindu. Puntu banaketarekin amaitu dira azken hiru neurketak ere, eta emaitza errepikatu egin da: 2-2.

Estatistika horrekin hautsi eta garaipenaren bidera itzuli nahi dute txuri-urdinek. Alabaina, ohiko jokalari batzuren faltarekin egin beharko du. Izan ere, lesioek erasan egin dute Reala, eta zenbait jokalari garrantzitsuren hutsunea izango du Imanolek taldea osatzerako orduan.

Zelai erdian du hutsunerikhandiena; Mikel Merinoren bajari David Zurutuzarena eta Ander Gebararena gehitu zaizkie azken egunetan. Alabaina, egoera horrek ez du kezkatzen Orioko entrenatzailea: «Badaude beste jokalariak. Igor Zubeldia, Ruben Pardo eta Luca Sangalli adibidez. Mikel Oiartzabal ere aritu daiteke, eta bigarren taldeko Ander Zubimendi ere hor dago».

Zelaira itzuli daiteke Willian Jose ere. Azken asteetan min hartuta egon da aurrelari brasildarra, baina osatu da dagoeneko. «Ilusioz eta gogotsu» ikusten du Imanolek: «Itzuli nahi du, eta hori oso albiste ona da niretzat, taldearentzat nahiz berarentzat txapelketaren azken zatiari bermearekin ekiteko».Nolanahi ere, prestatzaileak azaldu du nahiago duela «itxaron», eta, hargatik, litekeena da neurketa hasiera aulkitik ikustea. Hala balitz, teknikariak baditu aurrerako beste zenbait jokalari; Oiartzabalen, Sandro Ramirezen edo Jon Bautistaren kasua da. Haien guztien beharra izango duligako geldialdiaren osteko lehen hiru puntuak eskuratzeko, golik gabe ez baitago garaipenik.

VALLADOLID-REALA

Valladolid. Masip; Antoñito, Calero, Olivas, Nacho; Alcaraz, Anuar, Míchel; Keko, Plano, eta Guardiola.

Reala. Rulli; Zaldua, Aritz, Navas, Theo; Zubeldia, Pardo, Sangalli; Oiartzabal, Januzaj, eta Sandro Ramirez.

Epailea. Alberola Rojas.

Lekua. Jose Zorrilla (26.512 ikusle).

Ordua. 18:30ean (Bein La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.