Albistea entzun

Lasaitzeko puntua

Irribarriak eta Rezustak 22-17 irabazi diete Laso eta Imazi Labriten, Iruñean, eta kanporaketen lehiarako sailkatu da Aspeko bikotea.
Beñat Rezusta, ezkerrez erremate bat egiten, haren ezkerrean Unai Laso begira duen bitartean.
Beñat Rezusta, ezkerrez erremate bat egiten, haren ezkerrean Unai Laso begira duen bitartean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon Eskudero -

2023ko otsailak 19

Asko zegoen jokoan, eta lasaitu ederra hartuta amaitu zuten partida Irribarriak eta Rezustak atzo, Iruñeko Labriten. Ez zen gutxiagorako, binakako txapelketako kanporaketak jokatzeko falta zitzaien puntua eskuratu baitzuten, Lasori eta Eskirozi 22 eta 17 irabazita. Ordezko lanetan arituagatik, lan duina egin zuen Irribarriak, eta Rezustak bikain lagundurik ez zuen hutsik egin Aspeko bikoteak. Hasi eta buka aurretik ibili ziren. Komeria dezente izan zituzten azkenean garaipena eskuratzeko, baina merezita izango dira kanporaketen lehian Peio Etxeberria eta Rezusta. Lasok eta Imazek, berriz, oraindik ez dute matematikoki eskuratu helburu hori.

Hasieratik erakutsi zuten kemena irabazleek. Gidoi egokia hautatu, eta bien artean frontisetik oso urrun ibili zuten pilota. Aspaldi ez bezala, oso fresko eta indartsu jokatu zuen Rezustak, eta Irribarriak ere burua egoki erabili zuen. Aukera oso onetan soilik aritu zen erasoan, gainontzean Lasori pilotakadak buru gainetik pasatzea izan baitzuen xede. Gauzak hala, 0-3, 2-5 eta 6-8 aurretik ibili ziren Aspekoak. Lasok ahaleginak eta bi egin zituen bazterrak nahasten, eta, zama bizkar gainean harturik, denetarik izan zuen haren lanak. Tanto onak eskaini zituen, baina akatsak ere behar baino gehiago egin zituen, presaren erruz. Oso urrundik egin behar izan zituen eraso ahaleginak. Hortaz, lan erdietan lau tantoren aldea zuten urdinek: 7 eta 11.

Aldeak alde, neurketak arriskua bazuela begien bistakoa zen, batez ere Laso zegoelako tartean. Hots, partidako alderik handiena orduan izan zuten Aspekoek, 8-15 aurretik baitziren. Detaileetan huts egin zuen Baikoko aurrelariak, bi pilota erraz txapara joan baitzitzaizkion. Atsedena eskatu zuen orduan, eta handik bueltan hasi zuen ikuskizuna. Tantoak egin eta egin hasi zen, ezker airez, bereziki. Saskitik pilota ilun eta pisutsu bat aterata, aukera gehiago izan zuen aurreko koadroetan, eta ez zituen alferrik galdu. 13-16 gerturatu zen Baikoko bikotea.

Tanto bakar batera

Besteak beste, bigarren atsedenaldi luzera bost tantoren aldearekin heldu ziren Irribarria eta Rezusta, eta bazirudien bideratuta zutela garaipena. Dena den, berriz ere euren pilota saskitik aterata, tanto bakar batera gerturatzea lortu zuten Lasok eta Eskirozek: 17-18. Labriteko harmailak zutik jarri zituen aurrelariak era guztietako tantoak eginda. Bete-beteko lehia ikusten ari ziren pilotazaleak, eta gorrien susperraldiak emaitzak izan zitzakeela pentsatzea zilegi zen. Baina orduan azaldu zen Irribarria. Aspaldian garai zailak bizi baditu ere, bere maila erakutsi zuen. Ezkerrez gogor astindu zuen pilota, eta atzeko koadroetan egindako tantoek eman zieten garaipena urdinei. Puntuari esker, azken jardunaldian irabazi eta hirugarren edo laugarren postua lortzea izango dute xede. Lasok eta Imazek, bestalde, oraindik ez dute ziurtatuta kanporaketan ariko direnik.

Jardunaldiak gaur, bihar eta etzi izango du jarraipena. Elordi-Zabaleta eta Larrazabal-Albisu ariko dira gaur, Bilbon, eta etzi jokatuko dute partida erabakigarria Tolosan (Gipuzkoa) Ezkurdia-Martijak eta Peña II.a-Mariezkurrenak.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Aimar Oroz, etsita, aukera bat huts egin ondoren. ©Iñigo Uriz / Foku

Gorritxoek suspertu ezinik jarraitzen dute

Julen Etxeberria

Osasunak galdu egin du Atletico Madrilen aurka Sadarren. Nafarrek ez dute oraindik etxean irabazi denboraldi honetan. Ligako azken hamabi puntuetatik bakarra eskuratu dute. Epaileak berdinketarena izan zitekeen gola baliogabetu dio David Garciari, eta Arrasate eta Chimy Avila kanporatu ditu.

Abde Rebbach Alaveseko aurrelaria Oscar Mingueza Celtako atzelariarekin lehian, atzo, Balaidosen. ©SALVADOR SAS / EFE

Aho zapore gaziko puntua

Iñigo Lasa Fresneda

Alavesek berdindu egin du Celtaren zelaian, eta, horri esker, lehen puntua lortu dute etxetik kanpo. Arabarrak jokalari bat gehiagoarekin aritu dira 68. minututik. Samuk sartu du gola

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Etxean talde sendoa izatea da gure erronketako bat»

Ainara Arratibel Gascon

Athleticek sasoiko lehen hiru puntuak berreskuratu nahi ditu Levante Las Planasen zelaian. San Adrianek nabarmendu du «borroka handiko» partida izango dela.
Masterseko finalerdiak jokatuko dituzten lau bikoteak, Nafarroa Arenan, pilotak aukeratzen. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Gaur jokatuko dituzte Masterseko finalerdiak, Iruñeko Nafarroa Arenan

Julen Etxeberria

Gaur jokatuko dituzte Masterseko finalerdiak, Iruñeko Nafarroa Arenan (21:15, ETB1). Irabazleek finala jokatuko dute igandean, toki berean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Jon Eskudero

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.