Baionako ez bestak. LEONEN GILTZAK

Bestarik ez Baionan

Martta Irigoien
2020ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Badira lau urte uztail hondarreko asteburua Baionako bestentzat erreserbatzen dudala. Urtero guti gorabehera hamar pertsonako talde berarekin elkartzen gara, intentsoak diren bost egun zerbitzatzen igarotzeko.

Aste batzuk lehenago, Baionako ostatu eta jatetxeetakoak xinaurriak bezala milaka jenderi harrera egiteko prestatzen dira : langile gehigarriak atzeman, ostatua egin ahala hobekien antolatu, alkohola (anitz) manatu…

Harridurarik gabe, jendeak ez du asteazken arratseko besten abiapuntuaren hitzordua huts egiten. Masa Les Pyrénées ostatu aitzinean metatzen da, bost egun alaitsu eta alkoholizatu pasatzeko irrintzina botatzen dute: batzuentzat haste besta, besteentzat haste lana.

Bezeroek erritmoa ematen dute, ostalarien mekanika sutan da. Sei garagardo, hiru get, lau txupito... Berriz haste. Diru truke ikaragarri baten inguruan, bestalari eta zerbitzarientzat denbora oharkabean iragaten da.

Egunak pasatzen eta elkarri eite dute: ezagunekin bi solas, urtero urrunetik heldu diren bezeroekin bi irri, eta mozkorregiak diren hastialak edo errespetu gutirekin heldu zaizkigunak ahal bezala haizatu.

Azkenean igandea: azken basoak, azken garbiketa. Guri orain, burua arin eta pisu diren zangoekin Patxokira joatea, garagardo fresko batzuen edatera, kontenxko. Aurten, alta, ez dugu horrelakorik bizitzen ahalko. Bestarik ez dela eta, lantaldeak ez gara deituak izan. Beraz, Donapaleuko ostatu batean egonen naiz, garagardo bat eskutan, Baionako bestez oroitzen (edo ez). Zuen osagarriari!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.