JUNQUERASEN ESANAK

2019ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Autodeterminazioaz

«Beti saiatu gara, eta saiatzen jarraituko dugu prozesu honen emaitza dena delakoa izanda ere».

Indarkeriaren erabileraz

«Inoiz ez. Gure jarduerak jarraitzen dituen inork ezin du zalantzarik izan horretan».

U1eko indarkeriaz

«Munduko telebista guztietan ikusi zen nola jo zuten ezer egiten ez zuen jendea. Legeak debekatzen duen materiala erabili zuten, gomazko pilotak, esate baterako. Indarkeria ez zegoen inondik ere justifikatua; ez zen beharrezkoa, eta agindu judizialarekin kontraesanean zegoen, horren arabera esku hartze orok proportzionala izan behar baitzuen».

Elkarrizketaz

«Irtenbide politiko bat topatzeko proposamenek indarrean jarraitzen dute. Elkarrizketarako mahai batean esertzeko saiatzen ari gara, baina pareko aulkia beti dago hutsik, eta auzitegiei ematen die erantzukizuna».

Epaiketaz

«Ulertzen dut hau epaiketa politiko bat dela [...], eta ulertzen dut hautetsi bat naizela eta boto emaileei obeditu behar diedala, beraz, ez diet erantzungo akusazioaren galderei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.