Albistea entzun

UHINETATIK TIRAKA

Presakako kazetaritza

Xabier Lasa -

2019ko ekainak 23

'Nezesidadea'. Igandean Donostian erasoa izan zen Jose Luis Lancha errenteriarra astelehenean hil zen. Asteazkenean, Ertzaintzak susmagarri baten atxiloketaren berri eman orduko, korrika batean alabarengana joan, eta mikrofono eta fokuak jarri zizkioten. «Minez gaude, baina kontsolatzen gaitu jakiteak hiltzailea atzeman dutela», esan zigun hainbat hedabideren aurrean, tartean EITBn. Gutxira, baina, atxilotua aske utzi zuten, kargurik gabe. Galderak pilatu egin zaizkigu, kasu honen sekuentzia ikusita. Zer nezesidade zeukaten kazetariek horrela jokatzeko, gorpua bero zegoenean oraindik, eta are beroago haren ingurukoen emozioak? Ez ote zen hobe familia bakean uztea bere saminean? Familiak pertsona errugabe bat hiltzailetzat jo du jendaurrean, eta hatzez markatze injustu horretan zenbateko konplizitatea eduki dute kazetariek? Esposizio mediatiko horrek mesede psikologikorik egiten al die biktimaren senitartekoei?

Ezjakintasun aritmetikoa. 50 eserleku dituen Nafarroako Legebiltzarrean Navarra Sumak hogei legebiltzarkide ditu, baina Joseba Arregik, El Mundo egunkarian idatzitako artikuluan, gehiengotik eserleku bakarrera dagoela esan zigun asteazkenean; asmatutako aritmetika horixe izan zuen argudio nagusienetakoa eskuinaren aldeko aldarria egiteko. Herenegun, Chelo Apariciok Arregiren arrazoinamendu kalkatua azaldu zigun, aritmetika faltsu berbera erabilita, Ganbara-ko tertulian. Danilo Albin eta Miguel Aizpuru tertulia kideek zuzendu egin zioten akatsa, baina hark ez zuen zuzendu, ez zion barkamenik eskatu inori. Entzuleok errespetua merezi baitugu: denon artean ordaintzen diegu, irrati publikoan jardun dezaten. Kontratatzen duenak ere zorroztasun handixeagoa exijitu beharko lioke, suposatzen baita entzule arruntok baino dokumentatuagoa dagoelako eskaintzen diotela mikrofonoa.

Agur, apustu etxeari. Maiatzaren joanarekin batera akabo kirol apustu etxe baten iragarkia gaueroko Fuera de juego saioan (REn, 23:15). Hasierako tituluen ostean irratia entzuten segitzeko gogoa zapuzten ziguna, kirolzale amorratu zintzoa limurtzen saiatzen zena dirua joka zezan, hori kirolzaletasunaren segida naturala zela esanez. PVCzko leihoen iragarki batek ordezkatu du. Bake ederra, halaber, saioko gidari Diego Aranbaltza eta gainerako esaleentzat ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Alaitz Saizar eta Emory. ©ALAITZ SAIZAR

«Homosexuala izatea immorala da Malawin»

Jone Arruabarrena

Malawin zegoela, Emory 23 urteko gaztearen kasuaren berri izan zuen Saizarrek. Lesbiana izateagatik kale gorrian geratu zen Emory, eta kanpaina bat abiatu dute orain biek, LGTBIQ+ kolektiboaren alde.
Formigalgo estazioa urtarrilean, hutsik. Egoeraren ondorioz, ezin izan dute ireki. ©EFE

Larra-Belagua, pozik; gainerakoak, ez

Zihara Jainaga Larrinaga

Pandemiaren ondorioz ezarritako neurriek erabat baldintzatu dute eski denboraldia. Bisitarien faltan, estazio askok ezin izan dituzte ateak ireki. Larra-Belaguan txanponaren beste aldea ezagutu dute: inoiz baino nafar gehiago ibili dira.

Aurtengo itzuliaren une bat. ©Jon Urbe / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna