Afganistango gobernua osatu dute talibanek

2021eko irailaren 12a
00:00
Entzun
Irailaren 11 baliatu dute talibanek Afganistango behin-behineko gobernuaren inbestidura saioa egiteko. «Inbasioaren eta suntsipenaren sinboloa» da data, fundamentalisten arabera. Aste hasieran aurreratu zutenez, Hasan Akhundek gidatuko du gobernua. Harekin izango dira taldeko buruzagitzako kidetzat jo diren hainbat lagun ere; hala nola, Sira- juddin Haqqani eta Mohammed Yaqub, hurrenez hurren, Barne eta Defentsa ministro berriak. Horiek Haibatullah Akhundzada izango dute gainetik, lider politiko eta erlijioso nagusia.

NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Antonio Guterres gobernu berriarekin mintzatzearen alde agertu da, afgandarrei laguntza helarazteko eta kolapso ekonomikoa ekiditeko asmoz: «Kontaktuan gaude talibanekin, eta uste dugu egun ezinbestekoa dela haiekin elkarrizketak izatea». Halere, erabaki horrek ez du inolako errekonozimendurik suposatu behar, Guterresen esanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.