Olatz Arrieta
ANALISIA

Susmagarri jaiotakoa

2020ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Susmagarri jaiotakoa du izenburu afro-amerikarren bizitza hobetzeko borrokan 111 urte daramatzan NAACP taldearen txosten batek. Segurtasun indarrek kaleetan afro-amerikarrak gelditu eta miatzeko politika arrazistaren inguruko azterketa bat da.

Kasu gehienetan errugabeak dira. Esperientzia iraingarria da; batzuetan tratu txarrak edo heriotza ekartzen dituzte azalaren kolorean oinarritutako kontrolek. Hamarretik zazpi afro-amerikarrek diote poliziaren esku jasotzen duten tratua ez dela bidezkoa.

Estatu Batuetako txoko guztietan mesfidantza handia dago afro-amerikarren eta segurtasun indarren artean; beldurra, kasu askotan. «Kontuz poliziarekin!» mezua belaunaldiz belaunaldi zabaltzen da. Polizia izaten da botere publikoekin askok izaten duten lehen harremana, instituzionalizatuta dagoen arrazakeria kaleetan argien erakusten duena.

Washington Post egunkariak egindako ikerketari esker jakin da joan den urtean poliziak Estatu Batuetan hil zituen pertsonen %23,5 afro-amerikarrak zirela, nahiz eta populazioaren % 13 izan. Epaitegietan, gehienetan poliziak arrazoia izaten du. Gehiegizko indarraren erabilera herritarrek su armak eramateko duten eskubideak dakarren arriskuan oinarritzen da askotan. Poliziak ustez arrazoirik gabe hiltzen duenean, kasuen %35 bakarrik zigortzen dira epaitegietan, Bowling Green State unibertsitateak 2005 eta 2017 arten egindako ikerketa baten arabera. Polizia indarren buruak batzuetan hauteskunde bitartez aukeratzen dira, eta delituen aurrean esku gogorra erakusteak boto emaile asko erakartzen ditu. Afro-amerikarrak poliziaren gehiegikerietatik babesteko eta segurtasun indarren jokaera zuzentzeko neurriakhartu zituen Justizia Departamentuak 1991n Los Angeleseko poliziak Rodney King hil eta gero. Neurri horietako batzuk atzera bota ditu Trumpen gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.