Albistea entzun

Moxalen jauzi handia

Realaren garai onean izarrak soilik ez, harrobiko jokalariak ere ari dira taldea hauspotzen. Zubietan ondutako jokalariak gako bilakatu dira azken boladako emaitza onak lortzeko. Gaur, Valladolid jasoko dute.
Robin Le Normand, Igor Zubeldia eta Martin Zubimendi, sasoi honetako entrenamendu batean.
Robin Le Normand, Igor Zubeldia eta Martin Zubimendi, sasoi honetako entrenamendu batean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ander De la Hoz -

2023ko otsailak 5

Realean ohikoa da harrobiko jokalarien parte hartzea, eta denboraldi hau ere bide beretik doa txuri-urdinentzat. Ondo ari den taldeari eusten ari dira Reala B-tik igarotako jokalariak. Ez hori bakarrik: beren lekua egin, eta bolada onaren euskarri bilakatu dira zenbait kasutan.

Izan ere, Realak futbolari asko dauzka min hartuta, eta Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak moxalak baliatu ditu haien lekuak betetzeko. Moxalek —hala deitzen zaie txuri-urdinen harrobiko jokalariei— aurrerako jauzi handia egin dute oraingoan. Han hazitakoa da, esaterako, Martin Zubimendi. Taldearen funtzionamendurako gako bilakatu da donostiarra. Ezinbesteko pieza da Imanolen eskeman, eta hark antolatzen du donostiarren jokoa.

Antzera ari dira Igor Zubeldia, Aritz Elustondo —beasaindarra min hartuta dago— edo azken jardunaldietan gero eta gehiago jokatzen ari den Asier Illarramendi ere. Ordea, joan-etorrian ari diren jokalari saldo handia du Realak. Multzoak hauspoa behar duenetan erantzuten ari diren lagun kopurua da. Besteak beste, Robert Navarrok lortu du etekinik handiena ateratzea, Espainiako Kopan egindako lanarekin.

Futbolari askok debutatu dute Imanolen aginduetara. Pablo Marin da haietako bat: espainiarrak bigarren taldeko fitxa du, baina sarri ari da maila nagusikoekin lehiatzen. Ez alferrik, jokalari esanguratsua bilakatu baita zelai erditik aurrerako jokoa berrantolatzeko garaian. Kopan bost partida jokatu ditu, eta sei Espainiako Ligan. Erasoan erakutsi duen trebeziak luxuzko ordezko bihurtu du, eta, horrez gain, haren aldeko hautua hasieratik ere egin du prestatzaileak.

Jon Ander Olasagasti eta Jon Magunazelaia dira jauzia egin duten azken jokalariak. Donostiarra partidako onena izan zen joan zen igandean, Real Madrilen estadioan jokatutako partidan. Lesioek eragin handia duten multzoan, zuloak betetzeko baleko jokalariak direla erakutsi dute bigarren taldekoak. Magunazelaiak bost partida jokatu ditu sasoi honetan: bina ligan eta Europan, eta bat Kopan. Aritz Aranbarri, Ander Martin eta Urko Gonzalez Zarate dira sasoi honetan nagusiekin aritu diren beste jokalarietako bi.

Deialdiko zerrendan daude

Jokalari eskasia dela eta, harrobiko haiek guztiak ohiko bilakatu dira Imanolen deialdietan. Gaur arratsaldeko norgehiagoka ere ez da salbuespena. Hogei laguneko zerrenda osatu du Imanolek, haietako zenbait bilduta. Olasagasti, Martin, Marin eta Gonzalez de Zarate zerrendan jarri ditu prestatzaile oriotarrak.

Orain baino lehen gorengo taldean egonkortutako Ander Barrenetxea ere deialdian da, arazo fisikoak gaindituta. Aldiz, Mohammed Ali Chok eskuin orkatila bihurritu zuen atzo, eta ez du jokatuko.

Realak Valladolid jasoko du Anoetan (18:30, Movistar La Liga). Bolada onari segida eman eta hirugarren postuan indartu nahi du. Koska batzuk beherago dagoen taldea izanagatik ere, Imanol ez da aurkariaz fio: «Izugarrizko taldea du. Jokalari onak ditu, eta fitxaketak egin ditu. Egia da ez daudela garairik onenean, baina zaila izango da».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Baionako zaleak Anoeta inguruetan. ©A. CANELLADA / FOKU

Donostia are txuri-urdinago

Ainara Arratibel Gascon

Baionaren milaka zale izan dira Anoetan, taldea animatzen. Aurretik giro ederrean ibili dira Donostiako kaleetan, Paueko zaleekin batera egun polit bat igaroz.
Baionako eta Paueko jokalariak, nor baino nor gehiago, atzo, Anoetan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Anoetan galdu du lehenengoa

Iñaki Berastegi

Baionak denboraldiko lehen partida galdu du etxean, Paueren kontra. Txuri-urdinen hamabostekoan lau euskal jokalari aritu dira. 38.646 zalek bete dituzte harmailak
Take Kubo jaurtiketa bat egiten, aurreko igandean, Elxen aurkako norgehiagokan. ©JUAN HERRERO / EFE

Gereziondoa loretan nola

Jon Ander De la Hoz

Take Kubo izan da orain artean Realean gehien nabarmendu diren jokalarietako bat. Lehen sasoia osatzen ari da japoniarra Donostian, eta eroso ari da: bost gol sartuta, garrantzitsu bilakatu da.
Guillaume Rouet—eskuinetik hasita hirugarrena—Baionak Anoetan azken aldiz jokatu zuenean. Lapurtarrak berriz arituko dira gaur Donostian. ©BAIONA

Anoetan, etxean bezala

Iñaki Berastegi

Baionak Paueren aurkako Top14 ligako partida jokatuko du gaur Anoetan (17:00). Gaurkoarekin, baionarrek bosgarrenez jokatuko dute Donostian etxeko talde gisa: aurreko lau neurketak irabazi ditu. Sarrera guztiak agortuta daude.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...