Osasunak etxetik kanpo irabazi nahi du berriz

2023ko otsailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Osasunak azaroaren 5ean lortu zuen azken garaipena etxetik urrun. Celtaren zelaian izan zen: 1-2. Hiru hilabete igaro dira ordutik, eta Jagoba Arrasateren taldeak hiru punturekin bueltatu nahi du gaur Valladolidetik (18:30, Dazn). Partida «irekia» espero du Jagoba Arrasate entrenatzaileak.

Bere taldearen jardunaz ondorengo azterketa egin du. «29 puntu ditugu, ondo goaz. Baina ezin dugu lo hartu». Aurkariari, berriz, azpimarra hau egin dio. «Alai jokatzen duen taldea da. Gainera, lehen itzulian baino talde orekatuagoa da». Arrasatek Iker Muñoz gaztea sartu du lehen aldiz deialdian, eta, ezusterik ezean, Kike Barjak ordezkatuko du Ez Abde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.