Proposamenak

Artzain lana ikusteko

Emakume baserritarrei ahotsa emango diete gaur Uharte Arakilgo Artzain Egunean; txapelketak, erakusketak eta feriak egingo dituzte

2019ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Artzain Eguna dute gaur Uharte Arakilen (Nafarroa). Aralar Mendi kulturelkarteak antolatuta, artzaintzari lotutako zenbait lehiaketa, erakusketa eta jarduera egingo dituzte egun osoan.

Aurtengoan, emakumeen lana ikusarazi nahi dute, eta haiek izango dira omenduak; haien lanak eta bizipenak ikusgai izango dira herriko kaleetan. Uztailean, Emakumeen papera artzantzan jardunaldiak egin zituzten Uharte Arakilen; baserrietan, etxaldeetan eta ustiategietan, zuzenean zein gainontzeko zereginetan lanean aritu izan diren eta aritzen diren emakumezkoen bizipen eta ikuspuntuak bildu zituzten jardunaldietan. Bertatik ateratakoak izango dira kaleetan ikusgai jarriko dituztenak.

Mende erdiko ibilbidea

Artzain-txakur txapelketa izango da ekitaldi nagusia; 17:00etan izango da. Han lehiatuko direnek aukera izango dute OƱatiko (Gipuzkoa) nazioarteko eta Euskal Herriko txapelketetara sailkatzeko.

Bestelako jarduerak ere izango dira: goizean, 14:30 bitartean, ardi eta artaldeen, ardi gazten eta ile moztaileen lehiaketak egingo dituzte. Feria ere jarriko dute, eta zenbait gazta dastatu ahalko dira han. Artzain txakurren erakusketa ere egongo da, eta, 11:30 inguruan, artaldeak paseatuko dituzte herrian. Goizeko jarduerekin amaitzeko, omenaldia eta sari banaketak egingo dituzte, eta herri bazkaria izango da segidan.

Uharte Arkilgo lehenengo artzain-txakur txapelketa 1968an egin zuten, OƱatikoarenarrakasta ikusita. Geroztik, jarduera gehiago antolatzen dituzte, eta egun osoko egitaraua izaten du Artzain Egunak.

Artzain Eguna



Gaur, Uharte Arakilen (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.