Oholtza, irri sortzaile

Arabako hainbat herritan umorezko antzezlanak emango dituzte, bi astez. Araian izango dira antzezpen gehien: hemeretzi, guztira

Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2018ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Umore Antzerkiaren Jaialdia egingo dute, Araia-Asparreneko (Araba) hainbat herritan, hilaren amaiera arte. Araian egingo dira emanaldi gehienak, eta antzezlanetarako sarrerak aurrez erosi beharko dira, Gasteizko La Casa del Libron, Aguraingo turismo bulegoan eta Araizko (Araba) Aratz tabernan.

Sherezade eta tipularen azalak antzeztuko dute gaur Araian, umore handiz, Vaiven Ekoizpenak eta Chapito konpainiak; 22:30ean izango da. Familia arrunt bat badirudi ere, batere arruntak ez diren gertaerak dituen familia baten istorioa da. Bizirik irauteko, ipuinak kontatzen dizkiete elkarri, baina euren arteko harremana ahultzeak bestelako egoera bati aurre egin beharrean jartzen ditu. Ustekabeko amaiera ere ez du falta tragikomedia horrek. Horrez gainera, Chef nature, L'Entresort eta Sefini ere antzeztuko dituzte.

Araiatik harago

Araiako emanaldiak hilaren 15era bitartean izango dira. Dena den, umorezko antzezlanen jaialdiakhilaren 26ra arte iraungo du, etabeste hainbat herritara eramango dituzte irriak eta algarak. Esaterako, Kale gorrian lana antzeztuko dute etzi Amurrion (Araba). Adineko bikote bat euren betiko etxetik kaleratzeko zorian dute, eta egoera tragiko hori umorez beterik antzeztuko dute Juanjo Oterok eta Aritza Rodriguezek.

Araian eta Amurrion ez ezik, beste hainbat herritan ere izango dira emanaldiak: Berantevillan, Barojan, Larrazubin, Bastidan, Manzanosen, Oteon, Apellaizen, Izarran, Laudion, Markinezen, Rivabellosan, Artziniegan, Katadianon, Maeztun, Okondon eta Zambranan.

Umore Antzerkiaren Jaialdia

Hilaren amaiera bitartean, Araia-Asparreneko hainbat herritan (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.