Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA

Glisseguna, urak atzemana

Seaskak eta Miarritzeko eta Angeluko ikastolek antolaturiko hemeretzigarren Glisseguna aroari moldatu behar izan zaio: giro baikorrean, goizean surfean bakarrik aritu ahal izan dira.
Hemeretzigarren Glisseguna aroak mugatu badu ere, surf egin ahal izan dute goizean, Iban Iturbiderekin.
Hemeretzigarren Glisseguna aroak mugatu badu ere, surf egin ahal izan dute goizean, Iban Iturbiderekin. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ainize Madariaga -

2022ko irailak 25 - Angelu

Paisaia nahasia ikusten da Angeluko (Lapurdi) Barrako hondartzan egun. Surf egitetik jin berria den mutiko bat oinutsik da, loriatua. Alta, antolatzaileetako batek zopatua du zira: burutik beheiti lerratzen zaizkio tantak, turrustaka, katiusken gainera. Bertze kirol elkarteko animatzaile bat zain da atertu dezan, txankletak putzuek irentsirik.

«Kirol elkarte guziek erran digute ez zirela beldur eguraldiaz. Surfa hasia da, kuraia handiko ikasleekin baitabiltza uhinetan... Skatea hasteko, beha dira haizeak pista idor dezan; irristatzea ere bai...», erran du Seaskako Ramuntxo Etxeberri antolatzaileak. Ez da batere ezkor, helburua partez betea baita: «Gure xedea da erakustea posible dela lerra kirolak euskaraz ere egitea; harremanak lotu ditugu elkarteekin; sare sozialetan ibili gara... Egun ezin izan dira egin, baina izan den dinamika biziki baikorra da».

Hemeretzigarren Glisseguna bete-betean harrapatu du idortea eten duen euriteak; goiz guzirako aurreikusiak ziren aktibitateetarik, beraz, surfa da ari izan den bakarra. Karpa xuri kasik hutsak ikusgarriak dira itsasoaren eta zeruaren gris ilunen artean. Iban Iturbidek kolorea gehitu dio panoramari: surf egitera ilki baita bi aldiz, 10 eta 15 urte arteko gazteekin. Uhaina surf eskola sortu zuen preseski Glisseguna ere abiatu zelarik. Goiz osoko egitarau oparoari fidela izan zaion bakarra da: «Baldintza onak dira, uhin ttipiak baitira. Bi kurtso eman ditut: lehen txandan bost ziren, eta bigarrenean bi. 10 eta 15 urte artekoak. Bat ez zen sekula surfean aritu; besteak bai, pare bat aldiz. Orain fini dut, marea sobera igo baita eta ikasteko konplikatuegia baita. Egun oso ederra pasatuko dut!».

Surfa xutik

Hamabost metroko kablea eskuan du Gorka Perezek; yosseikan budo arte martzialetako erakaslea da. «Bustiegia denez, ezin ditugu tatamiak pausatu. Alta, sarri motibatuko balitz nehor, gu prest!».

Beharbada, Aiena Intxauspe eta Kima Goietxe gazteek hartuko dute parte Perezen kurtso batean. Intxauspe aspalditik dator Glissegunerat: «Aktibitateetara eta jatera etorri gara. Jokoentzat sustut: skimboarda. Korrika egiten duzu, eta lerratzen zara taula gainean. Orain janen dugu, eta ikusiko dugu sarri atertuko duenetz».

Mirari Agirre surflari gazteak gehien maite duena skimboarda da; badu usaia Glissegunerat jiteko: «Biziki maite dut Glisseguna: bada biziki gauza egiteko. Skimboarda da gehien maite dudana. Berantetsia naiz instala dezaten. Bestela, ez da gauza handirik, eguraldi txarragatik. Taloak biziki onak ziren!».

Jatekoaren urrin hautak arra-populatu du giza basamortu paisaia bustia.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Filip Albor, Amaia Karrere eta Arantxa Hirigoien, <em>Ttinka</em> disko-liburuaren egileak. ©MATHIEU HARANBURU/ BELARRI

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»

Ainize Madariaga

'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Jon Zabaleta, HernaniKomik azokan emandako Joseph Camino saria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

«Marrazteak goizero jaikitzen laguntzen dit»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Trazu ezberdin asko dituen bineta erraldoi bat da Zabaletaren bizitza, marrazkiz zirriborratu duena. Hernani bere jaioterrian saritu dute, eta euskal komikiari egindako ekarpena aitortu.
 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

«Euskaraldia oso neorrealista da»

Urtzi Urkizu

ETB1ek 'Dailobit' saioaren bigarren atala emango du gaur, Euskaraldian izandako bizipenekin. Rutak Leire Palaciosekin batera aurkezten du programa. «Naturaltasunez agertzen saiatzen naiz».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...