Txotxongiloak kalera

Gaur hasiko da Txotxongilo Txoroak jaialdia Gasteizen, familientzat eta haurrentzat. Ikuskizun ibiltari batekin abiatuko da programazioa

Gasteiz
2018ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Gaur hasiko dira GasteizkoTxotxongilo Txoroak programaren barneko emanaldiak. Arratsaldeko zazpietan ekingo diote festibalari, txotxongilo ibiltariekin. Hain zuzen, Gaztela eta Leondik (Espainia) etorritako Bambalua konpainiak hasiko du jaialdia. San Prudentzio kaletik abiatuko da, eta Probintzia plazan amaituko dute emanaldia.

Uztaila eta iraila bitartean Gasteizko erdigunea alaitzen arituko dira hainbat txokotatik etorritako konpainiak. Familientzako eta haurrentzako ikuskizunak eskainiko dituzte, euskaraz eta gazteleraz.

Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako (Gaztela eta Leon, Madril eta Andaluziako) konpainien emanaldiak izango dira ikusgai. Guztira hamar konpainia arituko dira, eta 11 ikuskizun eskainiko dituzte. Euskaraz, besteak beste, hilaren 22an Jule ikuskizuna eskainiko dute Hortzmuga konpainiakoek, eta, abuztuaren 26an, MarkeliƱe antzerki konpainiaren eskutik, Chef Nature ikuskizuna izango da. Bi emanaldi horiek ordubete inguru iraungo dute.

Uztail eta abuztuko igandeetan eta uztailaren 14 eta 28an egingo dituzte ikuskizunak, eta Gasteizko Alde Zaharrean eta erdigunean ariko dira. Hala ere, aurten lehen aldiz, Arriagako parkean ere izango dira formatu txikiko bi ikuskizun.

Askotariko emankizunak eskainiko dituzte: ikuskizun ibiltariak, haurrentzako txotxongilo muntatzea... Ezohiko emanaldi bat ere egongo da, mutua. Gazteentzako eta helduentzako ikuskizun bat ere egingo dute, uztailaren 28an, ikusle mota horretara iristeko asmoz.

Txotxongilo Txoroak

Uztailetik irailera bitartean, asteburuetan, Gasteizko erdialdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.