Albistea entzun

Meategietan barrena

Oiartzungo meategiak eta Aiako Harria parkea ezagutuko dituzte, gaur, Arditurri Eguneko parte hartzaileek. Doan sar daiteke meategietara

Naia Begiristain Etxezarreta -

2018ko uztailak 15 - Donostia

Arditurri Eguna egingo dute gaur, Oiartzunen zazpigarrenez (Gipuzkoa). Arditurri meatzaritza gunea ezagutzeko hainbat ekintza antolatu dituzte; goizean hasi eta eguerdira arte izango dira. Meategiak bisitatzeko aukera izango dute bertara biltzen direnek. Doan izango dira sarrerak oinarrizko bisita eta bisita sakona egiteko, 10:00etatik 14:00etara. Ordu tarte horretan Arditurriko meatzaritzaren inguruko argazki erakusketa izango da. Abaraxka ludotekak haurrentzako tailer eta jolas dinamizatuak antolatu ditu, 10:30etik 13:00etara. Gainera, haur-proba erronka antolatu dute gaur, Oiartzunen. Parte hartzaileek txanoak eta kamisetak eskuratzeko aukera izango dute. Irabazleek Arritxulo aterpetxean familiarekin asteburua igarotzeko saria lortuko dute. Proba 10:30etik 12:30era egingo dute.

Meategiak ezagutarazteko

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dituzte 12:00etan. Meategietatik abiatuta, oinez bost minutu inguru egin ostean, hegaztiak askatzeko gune egoki batera iritsiko dira bisitariak. Igeldoko Arrano Etxean gaixorik edo zauriturik dauden hegaztiak sendatzen dituzte. Zentroaren helburua da gaixo dauden animaliei, berriz ere, ingurune naturalean bizitzeko aukera ematea.

Giza proba erakustaldia 13:00etan izango da: Emarri taldekoek harri-tiratzea egingo dute. Jateko eta edateko aukera izango da festa egun honetan, 10:00etatik 14:00etara. Ekitaldiaren helburua da meategien eta Aiako Harria parkearen ingurunea ezagutaraztea.

Arditurri Eguna

Gaur, 10:00etatik aurrera,

Oiartzunen (Gipuzkoa).

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Jai giroan omendu zuten Mikel Martin. Musika eta kolorea izan ziren eguerdiko kalejiran. ©ERIK GARTZIA EGAÑA / OARSOALDEKO HITZA

Omenaldia konplizeari

Amaia Jimenez Larrea

Mikelaldia egin dute Errenterian, Mikel Martin aktibista eta militantea gogoratzeko eta omentzeko egun osoko ekitaldi sorta, festa giroan. Duela sei hilabete hil zen.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Ardiek agintzen didate zein erritmotan ibili behar dudan»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Urtean bitan, sei egunez, Ballentek oinez eramaten ditu bere 1.600 ardiak zaraitzuarren abelbidean barrena. Abeltzaintza estentsiboaren kudeaketa eskasaz kexu da: «Hau bukatzea da modu bakarra ohar daitezen aldatu egin behar dela».
 ©TV3 / BERRIA

«Etorkizuna zoragarri ikusten dut, eraldatzen ari baikara»

Urtzi Urkizu

Berriki berrogei urte bete dira TV3ek lehen emankizuna egin zuenetik. Grasek iragarri duenez, urriaren 25ean jarriko dute martxan 'streaming' bidezko plataforma berria: 3Cat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.