UHINETATIK TIRAKA

Podcasta irratia da

Xabier Lasa -

2019ko abenduak 1

Atzokoa, gaurkoa Iñaki Elortzak euskarazko irratigintza modernoaren protohistoria kontatu zigun, zuzeneko kirol emankizunen alorrean, Rikardo Arregi Ohorezko Aipamena jasotzerakoan Andoainen, ostegunean. Oraindik ez zenean esatari, Atotxara Realaren partiduetara joan, jendartean grabagailua piztu, eta erretransmisio simulatuak egiten zituenekoa. Esentzian, irratiak bere horretan segitzen du, nahiz teknologia digitalaren morroi izan. Ahotsa baita muina; geure barruko zein kanpoko mundua kontatu eta transmititzeko tresna da. Esatariak hartzen du hitza mikro baten aurrean, edo, aurrean duena mintzarazten jartzen du, irudi eta gainerako artifizio despistagarririk gabe.

Barruan Gaude Elorzak iradokitako filosofiari eusten dio Oier Aranzabalek Zuzeu agerkari digitalean —finalistetako bat izan zen Andoaingo ekitaldian—. Barruan gaude izenburuko podcastak zintzilikatzen ditu astero, zer esana daukaten kulturgileekin egindako solasekin. Irratiei gero eta gehiago falta zaien patxada eta aldartea itsasten dio saio bakoitzari; albistegi, iragarki edo trafiko egoeraren presiorik gabe, alegia. Elkarrizketatuek ere igartzen dute nahi adina luza daitezkeela, eta akaso irrati konbentzionaletan esango ez lituzketenak helarazten dizkigute, fundamentuz. Baliteke Barruan gaude-k ez edukitzea irratiaren etiketa, baina beti-betiko irratia praktikatzen du.

Audiogintza, geroa Zuzeu-ren podcast plataformara batu dira beste hiru sail azkenaldian. Hamar minututan da horietako bat, non Maite Goñik baliabide digitalak eta hezkuntza uztartzen dituen, irakasleei erantzun praktikoak emanez. Bipareta da hirugarrena; Arrate Hernandezek gizarte gaiekin erreportajeak atontzen ditu, gonbidatuen laguntzaz. Eta Euskal Gaizkileak da azkena; Beñat Hach Embarekek zuzenduta, ahots talde batek euskal kriminal baten istorioa antzeztu digu saio bakoitzeko. Podcasta hitzetik hortzera dabilen formatua da, irratiak ba ote duen etorkizuna galdetuz gero. Behintzat, Zuzeu-k erakutsi digu profil jakin bateko entzulearen apetari erantzun diezaiokeela; esate batera, dialeko irratiak gertuko sentitu arren presakako bizimoduak zuzeneko emisioak entzutea galarazten dionari; edo eta, irrati konbentzionalen mugek (ideologikoak, menpekotasun komertzialak, formatu hertsiak…) atzentzen dutenari.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

18 kasatzeman dituzt azken ordueta Zangozan. ©Iñigo Uriz/FOKU

Beste neurri batzuk hartuko dituzte Zangozan

Berria

Azken orduetan, 18 positibo atzeman dituzte han. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 156 positibo izan dira.

Kaltzda Zahar eguneko zenroa, Bizkaian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Eguneko zentroak irekiko dituzte gaur Araban

Berria

Zahar etxeetako murrizketek abuztuaren 9ra arte jarraituko dute indarrean.

Basurtuko erietxearen kanpo aldean ostiralean hasi ziren PCR probak egiten. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

Berriro ere berrehun positibo baino gehiago egun bakarrean: 255

Mikel P. Ansa

Bezperan baino 39 kasu gutxiago detektatu dituzte azkeneko 24 orduetan, baina berrehuneko langatik gora jarraitzen dute eguneko kasu berriek. Nafarroak osasun arreta indartuko du.

Emakume bat Zisjordaniako Bani Naim herrian maskarak saltzen, hil hasierako irudi batean. ©ABED AL HASHLAMOUN / EFE

Palestinako kasuek gora jarraitzen dute, neurriak gogortu arren

Ander Perez Zala

PANek 11.000 positibo baino gehiago baieztatu ditu, eta haren diru sarrerak %80 txikitu dira

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna