Albistea entzun

UHINETATIK TIRAKA

(A)normaltasuna

Xabier Lasa -

2019ko ekainak 30

25 aldiz. Arnaldo Otegi Onda Vascan hogeita bost bat aldiz elkarrizketatu duela gogoratu digu Javier Vizcainok, ikusita Madrilen nola zapuztu diren makina bat iritzi emaile, elkarrizketa gauzatzeagatik. Kazetaritzaren ikuspegitik, kritikagarriagoa behar luke izan La Noche 24 Horas saioko aurkezle Marc Sala eta bere lau tertuliakideen polizia-itaunketa. Euskal Herria ala Estatu espainiarra, bietako bat normaltasunean bizi da, eta bestea anormaltasunean.

Hooliganismoa. Dani Alvarezek REn goizero (07:35) zenbait artikulugileren idatziak laburtzen dituen horretan, ostiralean, bitan banatu zituen Otegiren elkarrizketak eragindako erreakzioak: aldekoak eta kontrakoak. Bi taldeak ere hooliganak omen dira. Alderdi politiko bateko buruzagia elkarrizketatzearen alde idazten dutenak ere hooliganak omen, alegia...

Txiolarien desertzioa. Pare bat polemikak euskal txiolariak sare sozialetan aztoratu beharrean jarri arren, irratian ez da horien oihartzun handirik sumatu. Bospasei iluminaturen unibertso bazterrekoa izatearen seinale? Juan Kruz Lakasta izan da xextra jaso duen bakanetakoa, REko Ganbara-ko tertulian, asteazkeneroko Enredando tartean. Mokoka aritzen da, txiorik nabarmenenak sintetizatuz. Zenbait txiolari ezagunek, euren kontra erabilitako dialektika iraingarria dela eta, gehiago ez idaztea erabaki dute. Euskarara ere normaltasun liskartia iritsi dela egia ote?

Aurreko lanak. Pribilegio heteropatriarkalez eta nahi denaz gogoeta egitea da premiazkoa, besteena entzunez denok baitugu zer ikasia. Baina aurretik, hitzarmentxo tazitua behar luke egon gutxieneko arauak ezarriz, dialektika termino zibilizatuetara eramateko. Liburu baten aurkezpen publikoan inorengatik «el desgraciado, que está muerto y bien muerto que está» esaten duenak zein den bere erraietako sentimendua —amorrua— adierazten digu, baina ideiak trukatzen lagundu bainoago, sakoneko distortsioa sortzen du. Eta okerrena: hildakoaren ahaiderik gertuenak mintzen ditu, eta nola. Hauek ezin dira erantzule egin orain bi urte hil zaien seme edo anaiak iraganean esan edo egindakoez, jakina, baina berriro piztu zaie zauria bihotzean. Ariketa enpatikoa egitea besterik ez dago, hori ulertzeko. Eta azalpenen bat mereziko lukete, inon den eztabaidarik sakonenarekin mundua konpontzen hasi aurretik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lurrama jaialdia ospatu dute Arbonan

Berria

Kontzertuak, hitzaldi bat eta beste egin dituzte, eguraldia lagun. Arbonan kokatu dute aurten, okupazioari sostengua emateko.

Hainbat lagun hegazti migratzaileei behatzen, atzo, Lizarietako lepoan, Saran. ©GUILLAUME FAUVEAU

Txorien bidaia, largabistekin

Oihana Teyseyre Koskarat

Agorrilaren erditsutik hasiak dira hegaztien migrazio mugimenduak. Horiek zaintzeko lanetan ari da CPAL elkartea, Saran, Lizarietako lepotik begira.

 ©JON URBE / FOKU

«Sentiberatasunak egon behar du beti argazkien atzean; funtsezkoa da»

Jakes Goikoetxea

Ohiko sinadura izan da Euskal Herriko hainbat egunkaritako argazkietan. Urteek hezitako eta zaildutako begirada bat. Egoera eta aldaketa askoren lekuko zuzena izan da, lekuko deserosoa sarritan. Argazkilaritza utzi du; argazkigintza ez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.