Albistea entzun

AIRETIK

Testuingurua

Jagoba Salvador -

2021eko irailak 12

Lagun sentitu izan dut beti musika. Bizitza osoan zehar nirekin izan dudan bidaide. Entzuten dugun musikak aztarnak uzten ditu gugan, eta arrasto horiek gure nortasuna markatzen dute. Hein batean, musikak egiten gaitu garena. Pertsonon etengabeko eraldatze prozesu emozionalarekin badu, behintzat, zerikusirik. Baina, zenbateraino daude lotuta entzuten dugun musika eta gure izaera?

Ez dut uste inork erantzun zehatzik duenik. Hori bai, momentu bakoitzean entzuten dugunak eta garen pertsonak lotura dutela ukaezina dela iruditzen zait. Barneratzen dugun arteak gure ezagutza eta testuingurua aberasten du eta gure pentsatzeko modua baldintzatzen du, nolabait. Duela hogei urte, duela hamar, duela bost edo atzo entzun nuen musika ez da bera, eta ni ere beste norbait naiz. Baina, musikak eraldatzen gaitu edo eraldatzearen ondorio da musika?

Usteak uste, ikerketak ikerketa, pertsona baten musika ibilbideak pertsonalaz ere asko esan dezake. Gaurko gu-ak asko zor dio bide horri, azken finean prozesu horren emaitza gara. Pertsona bat, are gehiago musikari bat, sakonago ezagutu eta ulertzeko modu interesgarriagorik ez zait okurritzen bere artista, disko eta abesti kutunei buruz aritzea baino.

Hori da Ekain Perezek Lore-Hostoak irratsaioan egiten duena. Aldiro sortzaile bat ostokatzen du, hau da, gonbidatuaren betiko euskal kanta kutunetan oinarritzen da bere musika mapa osatzeko. Bidaia formako solasaldien bidez, artistaren unibertso eta eboluzio musikalean murgiltzen gara. Musikariaren gomendio eta lan propioak uztartuz, musika erretratu eder bat oparitzen digu atal bakoitzak. Sortzailearen eragin eta inspirazio izan den horretan sakontzea bere artea eta pentsaera ulertzeko gakoetako bat izan daiteke.

Musikaren inguruan dabilen Pitchfork webgunearen Youtube kateko Under the Influences atalak ere antzeko planteamendua du. Bertan, sortzaileek musika tresna jakin bat ulertzeko duten moduan eragina izan duten historiako musika pasarteez hitz egiten dute. Lehenengo pertsonan egindako analisi formatu hori ez da oso ohikoa, eta aberasgarri bezain argigarria da.

Eta zuk, aukeratu behar izanez gero, zein bost euskal kanta aukeratuko zenituzke? Nork utzi du arrastoa zure bizitzan? Ez da erraza aukeratzen, baina egin ariketa eta konturatuko zara testuinguruak berebiziko garrantzia duela; ez musikan bakarrik, baita bizitzan eta nortasunean ere.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Agnes Karrasch, Basqe Culinary Centerreko afarian, herenegun. ©BCC

Barrunbeetan kozinatzen dena

Enekoitz Telleria Sarriegi

Culinary Zinemako laugarren egunean eman dute 'She Chef' dokumentala. Agnes Karrasch bekadunak jatetxe izardunetan egindako ibilia kontatzen du. Berak eskaini du afaria BCCn.

 ©BERRIA

Bakarraren buru jana

Enekoitz Telleria Sarriegi

Jatetxe batzuk mugak ezartzen hasi dira otordua egitera bakarka doazenei. Kontrara, geroz eta gehiagok eskatzen dute otordua bakarka egitea. Tartean, jendaurrean jateari fobia diotenak ere badaude: 'solomangarefobia' dute.

 ©KANALDUDE

«Errezeta bera da, baina zapore berria eman nahi diot saioari»

Beñat Mujika Telleria

Sei urte eman zituen Crouspeyrek Euskal Irratietan, eta lehen esperientzia du telebistan, Kanaldudeko 'Harri Salda'-n. Adierazi duenez, bertako «kodeak eta moldeak» ezagutzen ari da.
Euskal bixkotxak erakusgai, aurreko ekitaldi batean, Kanbon. ©JOSEAN GIL-GARCIA

Bixkotxaren usaina

Enekoitz Telleria Sarriegi

Euskal bixkotxaren XX. jaia ospatuko dute gaur eta bihar Kanbon. Lehiaketak, tailerrak eta gastronomia ibilaldiak egingo dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...