Sanferminak

BA AL DAKIZU...

Billabesaren entzierroa, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU.
2022ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Nola hasi zen billabesaren entzierroa?

Iruñeko Udalak Gaixoa ni kantatuz amaitu ohi ditu sanferminak. Festazale askorentzat hori ez da izaten jaietako azkeneko ekitaldia. Bada beste ohitura bat, herrikoiagoa, parrandazaleak dituena protagonista: billabesaren entzierroa. 1985. urteko uztailaren 15ean, 08:00ak aldera, entzierroaren ibilbidetik igaro behar zuen billabesari itxaron, eta haren aurrean korrika hasi ziren gaupasa eginda zenbaitlagun. San Domingoko aldapatik hasita, entzierroaren ibilbide osoa egin zuten billabesaren aurrean. Hortik aurrera, urtero ospatzen da billabesaren entzierroa uztailaren 15ean.

Gabon zaharreko parrandan oinarrituta dagoela?

1985eko abenduaren 31ko parrandaren ostean, gazte talde bat billabesaren aurrean korrika egiten hasi zen, entzierroa irudikatuz. San Domingoko aldapatik Udaletxe plazaraino egin zuten korrika. Hortik 23 urtera, lehenengo sanferminetan egin zuten billabesaren entzierroa.

Jada ez dela korrika egiten billabesaren aurrean?

1990. urtean, Iruñeko Udalak 6. linearen ibilbidea moldatu zuen, San Domingoko aldapatik ez pasatzeko. Hortaz, urte horretan, handik pasatzen zen furgoneta baten aurrean egin zuten korrika. Hortik aurrera, bertatik pasatzen ziren banatzaileen aurrean egiten zuten korrika. 1997. urtetik, Miguel Indurain txirrindulari ohiaz mozorrotuta doan pertsona baten aurrean egiten dute korrika.

Pertsonaia batzuek parte hartzen dutela?

Esate baterako, pertsona bat San Ferminez mozorrotzen da, eta santua egon ohi den lekuan esertzen da, San Domingoko aldapan. Egunkaria eskutan, entzierroen kantua santuari abesten diote.

Emakumeen presentziaoso txikia dela?

Entzierroan ageri diren pertsonaiak gehienetan gizonak izaten dira. Poliki-poliki, aldatzen ari da, eta emakumeen presentzia handituz doa. Adibidez, azken urtean, 2019an, San Fermin emakume bat izan zen.

Poliziak behin baino gehiagotan oldartu direla?

Behin baino gehiagotan oldartu dira poliziak billabesaren entzierroan. Esate baterako, 2009an poliziak gazteen kontra oldartu ziren, eta bi pertsona atxilotu zituen. 2011n, poliziak oldartu, eta pertsona bat atxilotu zuen. Horrez gain, 2012. urtean, poliziak berriz oldartu, eta bost pertsona atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.