ALOE VERA

2020ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Afrikako iparraldean jatorria duen arren, mundu osoan hedatuta dago aloe vera gaur egun.
SAILKAPEN ZIENTIFIKOA
Erreinua. Landarea.
Ordena. Asparagales.
Familia.Anthorrhoeaceae.
Generoa. Aloea.
Espeziea.Aloe barbadensis.
ALOE VERA NOLA ZAINDU
Ura. Lurra lehor egon arte ez da berriz ureztatu behar.
Argia. Etxe barruan zein kanpoaldean egon daiteke, inguru argitsu batean. Halere, ez da komeni eguzkiak zuzenean jotzea.
Lurra. Lurra urtean behin, udaberri partean, aldatu behar zaio. Neguan, berriz, lur hori ongarritzea komeni da.
Erabilera. Aloe veraren hostoak erabili ahal izateko, gutxienez 2 urte izan behar ditu landareak. Gero, kanpoaldeko hostoak hartu, eta barneko mamia zuzenean aplika daiteke azalean.
Balio anitzekoa. Erredurak zaintzeko, laxante gisa, digestioa hobetzeko eta azaleko narritadura baretzeko erabiltzen da aloe vera, besteak beste.
Formatuak. Laxante moduan erabiltzen denean, pilula formatuan saltzen da. Efektu laxantea duen aloina kendu ondoren sortzen den gelak eragin digestiboa du. Azkenik, azalean aplikatzen den gela erredurak sendatzeko egokia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.