Albistea entzun

UHINETATIK TIRAKA

Gabilondo eta Gonzalez

Xabier Lasa -

2020ko ekainak 21

Gabilondo REn. Oso une aproposean hots egin zioten Iñaki Gabilondori Felipe Gonzalez hizpide hartzeko Boulevard saioan, biek RTVEn 1983an izan zuten elkarrizketa gogoan; Gonzalezek dena ukatu zuen hura. Are aproposagoa Dani Alvarezek egin zion lehen galdera: «Egun, CIAri ala Gonzalezi sinesten diozu?». Gabilondoren erantzuna, ez da erraza deszifratzen. Batetik, bera ez da fede ekintzak egiten dituen kazetaria (Ser Kateko Hoy por hoy magazinera konektatuz gero, 08:35ean, ale hop!, La firma de Iñaki Gabilondo tartea aurkituko dugu: ideologiaz eta fede ekintzaz beterik kazetari baten iritziak). Bestetik, uste du Gonzalezek solasaldi hartan aukera historikoa galdu zuela GALen erantzukizun politikoak onartzeko.

Eskerrak trantsizioan. Gabilondoren kontraesan hori bistaratzeko ez ezik, haren figura beatifikatzen segitzeko balio izan zuen astearteko elkarrizketak. 1978an atondutako erregimen politikoak Espainiako irratigintzan sekula eduki duen ahotsik legitimatzaileena (gozoena, dotoreena…), ongiaren eta gaizkiaren gainetik dagoela irensten segi dezagun. Oraindik orain esana du, berriro ere, trantsizio demokratikoa «ondo egin zela». Datu saihesgarria iruditzen zaio, bere analisietarako, Franco osteko estatu terrorismoak (BVE, GAL, torturak…) eta frankismoari eta haren estatu aparatuei 78an eskaini zitzaien inpunitateak daukaten harreman zuzena. Irudika genitzake Gabilondok eta hark kasik anaiatzat daukan Pako Etxeberria forentseak eduki ohi dituzten hizketak, topatu aldiko. «Zer moduz, Pako, nola doaz memoria historikoaren aldeko lanak?». «Tira, oraindik ehun milatik gora eraildako dauzkagu azaleratzeko». «Bada, zorretan zara trantsizioarekin; hark hatzik mugitu ez izanari esker, zuk eta zuk bezalakoek badaukazue denbora zertan pasatua».

Gaitzespenak. CIAren agiriak, besteak beste, auzitan jarri du gaitzespen sakralizatuaren kultura, zerua irabazteko ihesbidetzat hartzen dena. Eskarmentuak adierazi baitigu politikarien ahotan gaitzespenek, maiz, zerikusi txikia dutela egia, justizia eta aitormenaren aplikazio zintzoarekin. Eta aldi berean, kazetaritzaren sektoretik autokritikaren bat edo beste entzuteko, ezkutuan gordetzen direnak: «Estatu terrorismoaren kontua, ahaztuta baino gehiago, isiltasunean daramagu» (Dani Alvarez).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Ondo gozatzea dagokigu, pribilegiatu batzuk baikara»

Unai Etxenausia

Txikien eguna ospatuko dute gaur Gasteizen. Berganzo eta Ferrera arduratuko dira aurten Edurne eta Zeledon Txiki antzezteaz. Andre Maria Zuriaren plazan izango da jaitsiera.
Arana Goiriren eskultura, Bilboko Albia lorategian. ©ZALDI ERO

«Bizkaia foral eta euskaldun bat baina arrazaz maketo, nardagarria izango litzateke»

Miel A. Elustondo

«Haren argibidez ni jabetu / enegan bazela norbait atxilotu. / Orduan jaitsi nauzu leizera; nork gure muinean dugun itzalera». Xabier Lizardi dugu, Sabino Arana Goiriren argibideei aitortza eginez. Beti guztion eskura Bilbon dela jakin dugularik, haraxe joan gatzaizkio galdezka, Albiako lorategietara. Gogoetagai ibili zituenetako batzuez jardun digu euskotar euskaldunak.
Zerua izarrez beteta Iruñeko Planetarioan, 2022ko pertseiden prentsaurrekoan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Zeruko ikuskizunik ederrena

Ane Etxandi

Iruñeko Planetarioak irteera bat antolatu du abuztuaren 12an izar iheskorrak ikusteko; aurten Erronkariko bailaran izanen dira. Film berri bat aurkeztu dute, argi kutsaduraren ingurukoa.
Miren Urbieta-Vega soprano donostiarra kantuan ariko da. ©MICHAL NOVAC

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...