Xabier Lasa.
UHINETATIK TIRAKA

Varela eta Goenaga Twitterren

2019ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Cacho, egoki. Arrazoien kaxa bete-betea ekarri zigun Almudena Cachok atzo, Irantzu Varelarekin eta Arantxa Urretabizkaiarekin eduki ohi duen genero ikuspegiko A tres bandas solasaldira (Más que palabras). Alegia, bere onetik atera dela Barbara Goenagak eta Irantzu Varelak sare sozialetan edukitako xextraren osteko soka guztia; sanoa dela iritzi ezberdinak edukitzea eta eztabaidatzea, horrek egiten duela aberasgarri gizartea; eta, ulergarria ere badela Goenaga erasotua sentitzea, daukan senarra edukitzeagatik. Azkenik, Cachok adierazi zigun Goenaga gonbidatu egin zuela atzoko saiora, baina horrek uko egin ziola modu onean. Hona zer falta izan zitzaion Cachori, biribiltzeko: sare sozialetako kontuak nahi direnean ireki bezala nahi direnean ixteko aukera daukagula, pertsonala dela erabakia, eta publikoki iritziak edo kritikak plazaratzea erabakitzen duenak gogoko ez zaizkionak jasotzeko ere prest beharko lukeela egon.

Defentsarako minutua. Cachok minutua eman zion Varelari, bere burua defenda zezan. Eta horrek ere zenbait arrazoi ekarri zituen besapean: Goenagari termino zibilizatuetan egin omen zion kritika; kazetari den heinean, komunikabide askoren jokabidea salagarria dela uste du, ez diotelako erreplikarako eskubiderik eskaini; EITBko Boulevard irratsaioarekin eta Teleberri-rekin agertu zen haserre bereziki, xextrari emandako tratamenduagatik; ez luke normala izan behar «ez-dakit-nor» albiste bilakatzea, Twitterreko kontua eten duelako.

Arantxu gaiztoa. Varela minduta agertu zen ez delakoan justua planteatu dena: feminista-lesbiana-gaizto-ezkertiar-erradikalak komunikabide handien printzesari eraso egin dio, hori politikari jakin baten emaztea delako. Bada, antzeko eskema irudikatu zuten Pepa Bueno eta Mariola Lourido kazetariekSEReko Hoy por Hoy magazinean asteazkenean, Goenaga elkarrizketatu zutenean, Gatiburen Euritan dantzan atzean jarrita (hori bai bene-benetako albistea: estatuko irrati erraldoi batek euskarazko abestia aireratzea). Goenagari erabateko elkartasuna adierazi ostean, bi kazetariek Arantxu (sic) Varela ustezko feminista zela adierazi, eta sektarismoa, intolerantzia, inkisizioa eta jazarpenarekin identifikatu zuten. Oraingoz, Varelari ez diote ihardesteko aukerarik eman irrati horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.