Albistea entzun

UHINETATIK TIRAKA

Gure hizkuntza(k)

Xabier Lasa -

2019ko azaroak 17

Hizkuntzen leihoa Las mañanas de RN con Pepa Fernández goiz magazina Las lenguas de aquí (Hemengo hizkuntzak) tartea eskaintzen ari da ostegunero (11:10-11:20) irailaz geroztik, kolaboratzaile batzuen laguntzaz. Lau hizkuntza hartu dituzte «hemengotzat»: galegoa (Quico Cadaval), katalana (Marius Serra), ingelesa (Richard Vaughan) eta euskara (Gotzon Aurrekoetxea). Hilean behin agertzen zaigu horietako bakoitza. Aurrekoetxea hizkuntzalariak hiru saio egin ditu dagoeneko, euskarari buruzko gutxieneko ezagupideak azaltzeko. Hizkuntzekiko grina berritzaile horri segida emanez, irratsaio berberak, ostiralero, Clases de Latín (Latinezko klaseak) izenburuko tartea osatzen du Emilio del Riorekin.

Hamar minutu Aurrekoetxeari ezin zaio meriturik kendu euskaraz tutik ez dakien Espainiako audientziarekin era didaktikoan jarduten saiatzeagatik. Baina zer egin behar gara, poztu Espainiako irrati publikoak keinu egin dielako periferiako hizkuntza ofizialei? Ala amorrarazi? Estatuan hizkuntza aniztasuna aberasgarritzat daukan demokraziak 40 urte egin ondoren, hilean hamar minutuko saioa al da irrati publikoari otu zaion burutaziorik distiratsuena? Egia esan, hobetzen ari dira ateraldien arloan, orain urte batzuk esan zutenetik ezin zutela euskaraz ezer eman ez zeukatelako euskal kazetaririk.

Txineraren pare Diez Minutos aldizkarian berriki egin dioten elkarrizketan, Pepa Fernándezek aitortu du Las lenguas de aquí sekzioa esperimentua dela, eta nahiko lukeela Espainiako entzuleen belarrientzat katalana eta euskara ez zitezen izan txineraren antzeko hizkuntzak. Errealitatea deskribatu digu ezin gardenago esatariak: txinera bezain exotikoak dira katalana eta euskara RN1eko entzulerik gehienentzat. Errepara ditzagun Galizia, Katalunia, Balear uharteak edo Euskal Herria ez beste lurraldeak, eta albora, Francorekin jaio edo hezi ziren belaunaldiak. Egingo nuke konstituzioaz geroztik jaiotakoek, sekula ez zutela entzun edo irakurriko esaldi bat gaztelania ez den beste hizkuntza ofizialetan. Ez hezkuntza sistemak ezta komunikabide publiko nahiz pribatuek ez dietelako hartarako aukerarik eman. Transmititu zaie hizkuntz aniztasunarekin aberastearena ez dela Espainiak badituen beste hizkuntza horiekin ulertu behar, ingelesarekin baizik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Dulantzi ibaiko ubidea (Araba). ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Ubideak, animalientzako etsai

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Hainbat animalia ubideetara erori eta atera ezinik gelditzen dira; Dulantzi ibaiko ubidean, esaterako. Herritarrek eta ekologistek kasuok salatu dituzte, eta gaia Arabako Fiskaltzara ere iritsi da. Gasteizko Udal Uren esku dago ubidea, eta azaldu dute «irtenbide egokiak» bilatzen dabiltzala.

<em>Teknopolis</em> saioko lantaldea atzo Mondragon Unibertsitatean egindako aurkezpenean, Arrasaten. ©ELHUYAR

Asteburuan hasiko da 'Teknopolis', koronabirusaz haragoko gaiekin

Ainhoa Larretxea Agirre

Zientzia eta teknologia lantzen dituen dibulgazio saioak 24. denboraldia du

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Lan hau berrespen bat da: gauzarik txikienak izan daitezke bitxienak»

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Erabaki arrazional bat hartu ordez, intuizioari jarraitzeko hautua egin zuen Apodakak, eta horrela osatu du bihar Laudion aurkeztuko duen erakusketa: 'Toys'. Harribitxiekin osatutako daga bereziak egin ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.