Dohan ez dago fidagarriagorik

Pawel Fajdek mailu jaurtitzailea laugarren aldiz jarraian izan da munduko txapeldun

Pawel Fajdek, oihu egiten, jaurtiketa baten ondoren. VALDRIN XHEMAJ / EFE.
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Pawel Fajdekek ez du parekorik Munduko Txapelketetan. Mailu jaurtiketako azken lau txapelak irabazi ditu, eta poloniarra da Qatarren dauden atleta guztien artean bilduma hori lor dezakeen bakarra. Beste inork ezingo ditu kateatu Mosku 2013, Pekin 2015, Londres 2017 eta Dohako 2019 urreak. Brittney Reese luzera jauzilaria ere lau aldiz izan da txapeldun, baina hark kale egin zuen 2015ean, Fajdekek egin ez bezala.

Fadjek ez da inoiz olinpiar txapeldun izan, baina Munduko Txapelketetan inork ez dio itzal egiten. Atzo, esaterako, bera izan zen 80 metrotik gora jaurti zuen bakarra (80,16 m eta 80,50 m) Bi metrotik gorako aldea atera zion Quentin Bigot bigarren sailkatuari. Orain saria ondo gordetzea dagokio. Ez da txantxa, anekdota batek bihurtu baitzuen mundu mailan ezagun. 2015ean txapeldun izan ondoren parranda handia egin eta urrezko dominarekin ordaindu zuen hotelerako taxia. Hurrengo egunean berreskuratu zuen, Poliziaren laguntzarekin.

Bi abiadura final ere jokatu ziren atzo. 200 metroetan Dina Asher Smithek 100 metrokoetako zilarraren arantza atera zuen, eta 110 metro hesidunetan Grant Holloway izan zen txapeldun. Omar McLeod faboritoa erori egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.