Gutxienez 24 lagun hil dituzte bonba auto bat zartarazita

2021eko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Lehergailuz betetako auto bat zartarazi zuten herenegun Afganistan ekialdeko Loar probintziako Pul-e-Lam hiriburuan, herrialdeko agintariek atzo jakinarazi zutenez, eta gutxienez 24 lagun hil eta 110 zauritu ziren. Hildako gehienak ikasleak ziren, eta unibertsitaterako sarbidea ematen duen azterketa bat egitera joanak ziren hiri horretara.

Gobernuak talibanak jo zituen atentatuaren egiletzat, baina inongo taldek ez du bere gain hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.