Angel Erro.
JIRA

Igerilekua irailean

2022ko irailaren 11
00:00
Entzun
Normaltasunak piszinak husten ditu, udakoak, nahiz eta uda ez den amaitu (halere, uda amaitu delako sentipen orokortuari arrazoi emateko uda meteorologiko eta uda astronomikoaren arteko bereizketa asmatu behar izan dute), nahiz eta haietako asko oraindik irekita dauden. Tradizioa irailaren 15era arte ez ixtea izaten da.

Udal igerileku udakoak. Eguraldiak, esan bezala, hara joatea ahalbidetu arren, halako adostasun orokor batek ia inor gabe mantentzen ditu egunotan. Dena delako normaltasunera itzuli garelako adostasun itsugarri batek. Gehienok bezala, ez dut oso argi normaltasuna zer den, baina nork bere buruari plazerak, are txikiak ere, ukatzean datzala susmatzen dut. Eta nork bere burua ez nabarmentzean ere bai, jakina. Irailak gurean baditu bere beste erritu batzuk, eta haien artean ez ohi dago bainujantzian ibiltzea, ezta asteburu batean ere, ezta eguraldia aldeko izan arren.

Ni atzo behartu ninduten igerileku batera joatera eta, belardian etzanda, ia inor gabe inguruan, planari aurka egin izanaz damutu naiz eta pentsatu zenbatetan ez ote dugun gure burua boikotatzen, eskura ditugun atseginbideez etsituz, mundu guztiak egiten duen horretara geure burua makurtuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.