Angel Erro.
JIRA

Notizia faltsuak

2022ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Gaur amaitzen den aste honetan notizia faltsuak protagonista dituzten pare bat notizia irakurri ditugu. Egiazkoak, suposatzen dut; hala ere, kontraesankorrak. Edo, kontraesankorrak ez badira, nire barruan sentsazio ezberdinak, kontrajarriak, eragin dituztenak.

Bat baino gehiago poztu da, eta zerbait itxaropentsutzat hartu du, Alex Jones-i, Infowars webgunearen sortzaileari, non eskuin muturraren konspirazio teoriak banatu ohi dituzten, mila milioi euroko isuna jarri diotelako (lehen hezkuntzako eskola batean gertatutako tiroketa bat benetakoa izan ez zela zabaltzeagatik, armen kontrakoen itxura baizik). Pozik hartu, ustez eta horrelakoei galga eman ahalko zaielako, neurri batean behintzat.

Baina zeintzuk dira zehazki horrelakoak? Argi dago notizia faltsuak direlakoek erakundeak eta bizikidetza higatzen dituztela. Eta hor dago gakoa, nongo erakunde eta noren arteko bizikidetzan. Aste honetan irakurri dudan bigarren notiziaren bidez jakin dut Turkiak kartzela zigorrak ezarri ahalko dizkiela «notizia faltsuak zabaltzen dituzten kazetari edo hedabideei», noiz eta hauteskundeetarako zortzi hilabete falta direnean.

Egiarena aspaldian ez da auzi ontologikoa, gatazka politikoa baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.