Angel Erro.
JIRA

Sagar ustelak

2020ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapaterok Martin Villaren inguruan elkarrizketa batean egin adierazpen berriak bezain zaharminduak: «Baliteke kasu isolaturen bat egotea, baina ez zen Estatuaren jazarpen kriminalaren politikarik egon». Irakurri eta berehala etorri zaizkit burura aldi bertsuan Donald Trumpek egindako beste adierazpen batzuk, Wisconsingo Kenosha hirira joan eta, bizkarrean zazpi tiro jaso zituen Jacob Blake afroamerikarraren familiarekin bildu gabe, bertako poliziari babesa erakutsi bitartean: poliziaren indarkeria arrazista sistemikorik ez, kasu isolatuak izaten dira edo, bere hitzetan, «sagar ustel gutxi batzuk». Beti pentsa daiteke, sagar ustel batek fruituz betetako saski batean zer egiten duen jakinda, ale txarra atera eta besteak salbatzea dagoela. Hala egin izan da beti. Iruzurra dela jakin badakigu ere. Sistema osoa da ustelduta dagoena, arrazista dena (AEBetan) edo frankismoaren segida naturala dena (Espainian). Ebakuntza kirurgikoak egin gabea jarraitzen du. Estetikoa baino ez. Minneapolisen iragarri dute bertako polizia desegin eta zerotik abiaraziko dutela polizia, gizarte langintzari eta buru osasunari lehentasuna emanez. Ez da hasiera, berrasiera, txarra. Ea hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.