Euroliga boluntario bila dabilela eta, kritika ugari

2019ko otsailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Maiatzaren 17 eta 19 artean jokatuko da Europako saskibaloi ligako finala, Gasteizen, eta bertan lan egingo duten 170 boluntarioren bila dabil Euroliga. Igandera arteko epea dago izena emateko, eta honako hauek izango dira baldintzak: lanordu malguak, musu truk lan egin beharra eta zortzi boluntariok sei egunean erabateko prestasuna. Gasteizko udalbatzako Ahal Dugu-ko zinegotziak baldintza horiek kritikatu zituen: «Nola da posible lau milioi euroko diru laguntza jasotzen duen ekitaldi batean 50.000 euroko lan kostuen kargu ez egitea?». Hala Bedi irratiak jakinarazi zuenez, EHUk bertan izena ematera animatu ditu ikasleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.