Angel Erro.
JIRA

Beheturismofobia

2018ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Venezian eztabaidatzen ari dira isunak jarri ala ez espaloian esertzen diren turistei. Turistarena ez da lan erraza. Museoz museo ibiltzeaz gain, kalean ere ez gelditzerik nahi dute. Hori edo nonbait kontsumituz, noski, jatetxeetan. Kalean, are banku batean, pizza zatitxo bat jatera esertzen direnak dira arazoa. Itsusi egiten dute. Museoetara artea benetan preziatu gabe sartzen direnak.

Ni berez harago joanen nintzen. Ez naiz Venezian sekulan egon. Badakit, egunen batean joanen banintz, hiriak eskaintzen duen esperientzia estetikoa eta are intelektuala ere eklipsatuko lidakeela Venezia desjatortzen ari naizelako kontzientzia txarrak. Ez ninduke axola izanen udalak sarrera guztiz debekatuko balit, edo zozketa baten bidez, kopuru mugatuan, hiria eta bertako biztanleak gertutik ezagutzeko aukera baino ez balu eskainiko. Onartzen ez dudana da behe klaseko turismoaren kontrako fobia, hau bezalako notizietan eta hainbat udalen antzeko neurrietan atzeman daitekeena.

Aspaldian dakit herrialde baten genuinotasunaz nekez jabe daitekeela hamabostaldietako turista bat. Definizioz jatortasuna desagerrarazten dugu turistok ukitze hutsez. Soluzio bakarra justu kontrakoa, tokian tokiko zabarkeria, bilatzea izan daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.