Angel Erro.
JIRA

Ondoreak

2018ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Lagun batek bidali zidan Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren berria (hipoteka maileguaren zerga, orain artean bezeroak ordaindu behar izan duena, bankuak ordaindu eta, erretrospektiboki, bezeroei itzuli beharko dietela azaltzen duen berria), baliagarria izan ahal zitzaidalakoan. Nik oraindik ez dut horrelako hipotekarik. Hurrengo egunean, ostiralean, ni izan naiz beste berri bat, kontrakoa nolabait esateko, bidali diodana: aurreko epaiaren aplikazio orokorra gelditzeko agindu duela Auzitegi Gorenak berak, delako epaia berrikusteko, estatuari ekar lekiokeen ondore ekonomiko eta sozial itzelagatik. Begira-begira gelditu naiz esapideari. Ondore ekonomiko eta sozial itzela. Bide batez, lehenengo ekonomiko eta gero soziala. Enorme repercusión económica y social. «Joder aberatsak ukitzerakoan», erantzun dit lagunak. Berak bai eskatu dio banku bati hipoteka.

Orduan neure buruari galdetu diot Gorenak preso katalanak kondenatzen baditu, orduan ere epaia gelditu eta berrikusiko ote duten, eragindako ondore sozial itzelagatik. Galdetu diot neure buruari etxe kaleratzeek (ehun milatik gora Espainian krisialdia hasi zenetik), bankuek eragindakoek, ez ote duten ondore ekonomiko eta sozial itzela, neurtezina, eragiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.