Angel Erro.
JIRA

Haur izpiritua

2019ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Gauza jakina da Eguberriek haur izpiritua esnarazten dutela, batez ere helduengan. Baina guztiak muga bat du. Zorionez, gaurtik aurrera urte osoan zehar garen bezalakoagoak izaten hasi ahal gara; pixkanaka, nitasunaren zehar kalteak saihesteko. Badago jendea benetakotasuna haurtzaroarekin edo haurtzaroaren ebokazioarekin lotzen duena, baina fikzio bat delako froga behinena dugu egun gutxi batzuetan baino ezin diogula eutsi.

Gabonetako izpirituarekin zuzenean lotu dudan eszena bat ikusi (edo, hobeto esan, entzun) dut, hunkitu nauena. Taberna bateko sarreran adineko gizon bat erretzen ari da. Tabernaren hormak Eguberriarekin lotu ohi diren koloreetako puxikez apainduta daude. Ateburuaren azpian jarri eta zigarreta eskuan behatz puntetan hasi da, argi eta garbi globo horietako bat leherrarazteko asmoz. Hasitako mugimendua eten du ni ikustean. Ahal bezala disimulatu dugu biok. Izkina igaro eta guztira, espero bezalaxe, eztanda txiki bat aditu dut, irribarrea sorrarazi didana eta gizaldian dudan fede apurra berreskuratzen lagundu, argi ez dudan arren haur jostalari moduan edo agure erretxin moduan ari zen puxikak sastatzen.

Baina, bai, koloretako aire burbuilak zulatzen hasteko garaia dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.