Angel Erro.
JIRA

Segundo bakar bat

2019ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Ez naiz izanen berri zientifiko bat behar bezala ulertzeko aski ahalmena eduki ez eta goiburuan datorrenarekin gelditzen naizen bakarra. Klika bereganatzeko sasi egia izanda ere. Eta hor irakurritakotik bere buruan film bat (beldurrezkoa) muntatzen hasten den bakarra ere ez naiz izanen. Beraz, ez egin kasu handirik gaur hemen esatera noanari.

Agian zuek ere irakurriko zenuten notizia bat, deigarria, gutxi gorabehera honako hau zioena: «Fisikari batzuek lortu dute denborak segundo frakzio batez atzera egitea ordenagailu kuantiko bati esker». Gehienok orri-pasa eginen zenuten, txikikeria oraindik ez kezkagarria zelakoan. Edo zientzialari horien kalkulu okerra. Edo ondorio abstraktu bat. Edo, esan bezala, klika lortzeko sasi egia ulergaitza. Ni filosofiko paratzeko beharrean sentitu nintzen eta gogoetatu denboran atzera egin ahal izan duten segundo frakzio txiki horren truke zenbat ordu luze (denboran aurrera zenbatuta) emanen lituzkeen noizbait hiltzera doazen gizon eta emakume horiek. Dena den, agian oker nago eta gizakiarentzako urrats txikia gizadiarentzako urrats handia izan bada. Heriotzatik libratuko digun bidea segundo frakzio txiki batekin hasi beharko delako. Ospa dezagun, segundo frakzio batez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.