Angel Erro.
JIRA

Teoria bat

2022ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Teoria bat daukat. Berez, bat baino gehiago. Ez dakit inora joaten teoriarik gabe. Teoriek halako ziurtasun bat ematen dizute. Hori da nire teoria, nire teoria bat. Bizitza aski zehaztugabea da, aski nahasia, eta horren aurrean teoria on bati, edo besterik ezean erdipurdiko bati, heltzea beste salbabiderik ez dugu, ordenaren irudipena izateko. Ordena maite baitugu gizakiok, nire ustez, guk ezarria bada hobe. Gauzak bere tokian egotea. Horrela esanda, pixka bat alt-right ematen du. Baina nire (beste) teoria baten arabera ezkerrak behar du ordena gehien, arrazionaltasun gehien.

Gaizki azaltzen ari naiz. Nire ustez, nire uste apalean jakina, sentimentaltasuna erreakzionarioa da, karitatea bezalaxe, besteek zu ulertu eta zurera ekartzea, zure gogo aldartera ekartzea, bilatzen duelako, ez gutxitan bortxaka edo amarrukeriaz. Menderakuntzan. Gizabidea, berriz, parekideagoa da. Teoria hau garatu behar dut, oraindik nahikoa berde dago, jauzi dialektiko handiekin.

Agian jendetasuna ez, umorea da parekideagoa dena. Komunikazioaren bi muturrak maila berean egon gabe ez baitu funtzionatzen. Bestela formulatuta, umorea inteligentziaren adeitasuna da. Horra hor, beste teoria bat, nahi duenarentzat erabilgarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.