Angel Erro.
JIRA

Tragediara ohituak

2020ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Hainbat alditan ikusi dut eszena, gogoz kontra ere, hasieran ikusteari uko egin diodan arren eta behin ikusita berriz ikustea mingarria bazitzaidan ere eta beste aldera begiratu nahiago. Hainbat alditan entzun dut ama bat I lost my baby esanez, nire umea galdu dut. Kostatu zait baina azkenean irudikatu ditut are irudiak grabatzen ari denaren arrazoiak ere, batzuetan duda egiten badut ere zein ote den laguntzarik onena, babesa ala salaketa. Irudiok ikusi arte, ia inpentsan pasatu da beste adin bateko hildakoen zerrenda izengabe luzea. Zifra moduan ezagutu ditugu. Heriotza patu onargarria balitz bezala beren lurra utzi eta beste zerbaiten bila abiatzen direnentzat. Berez, ez dut hemen esanen denok ez dakigun ezer. Ni ere ez naiz etorkinoi buruz idaztera eseri ama bat nire umea galdu dut esanez hainbesteren tragedia islatuta ikusi dudan arte. Egon badaude ikusten ez ditugunak eta ikusi nahi ez ditugunak. Seme horrentzat etorkizun hobeagoa eskaintzeko itxaropenaz abiatutako bidaia arriskutsua semea eta itxaropena irentsita amaitu da, norabait iritsita ere. Eta norabait hori gu gara. Horrek erantzukizunen bat uzten digu. Horregatik beste aldera begiratu nahiago izatearena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.