Angel Erro.
JIRA

Protagonista

2021eko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Nor bere bizitzako protagonista izatea ongi dago, askotan ez dugu-eta beste erremediorik, baina zantzuak ikusten hasi naiz gu protagonista gaituen istorioan bigarren pertsonaiak nekez onartzen ditugula. Joera bat da, gorantza doana. Autofikzioaren modak areagotuta, beharbada. Adiskide batek ikusarazi dit orain jende gehienak lagunen edo ezagunen artean modu honetara iragartzen duela, esaterako, bere iloba jaio dela: «Zoriondu nazazue, jakin berri dut osaba (edo izeba) naizela (edo egin nautela)». «Nire arreba edo ahizpa, edo nire koinata, erditu da» edo, sinpleki, «nire iloba jaio da» esan beharrean. «Ama bihurtu nintzenetik» diogu, «nire alaba jaio zenetik» esan beharrean. «Guraso garenok» diogu, «haurrak ditugunok» esan beharrean.

Gertaera historikoetan non geunden eta zer egiten ari ginen elkarri galdetzen hasi ginen halako batean, bitxikeria aipagarria edo hitz-aspertua zelakoan, baina gero eta gehiagotan bilakatzen doa solasgai errepikakorra bezain alferrikakoa. Dorre bikiak erori izana edo Kataluniako independentzia, laburki bada ere, aldarrikatu izana garrantzitsuak balira bezala, norberaren bizitzaren une eta toki zehatz bati lotuta, norberaren memoria autobiografikoan integratuta, dauden neurrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.