Angel Erro.
JIRA

Fribolitatea

2018ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Hamahiru urte joan dira, lagun batzuekin batera, arinkeriaren aldeko manifestu bat, aipu eruditu eta faltsuez osatua, atera genuenetik. Bertan agertzen da, esaterako, Francis Baconen esana: «Zuhurtasun pitin batek auziak seriotan hartzera eramaten du gizona, baina zuhurtasun gehiagok ororekiko fribolitatera eramaten du». Montaignerena: «Friboloen konpainia lehenesten dut, badakidalako nik esandako ezer ez dutela brometan hartuko». Edo Wilderena: «Fribolitatea egiaren kortesia da».

Dagoeneko ez dut gogoan zeintzuk diren faltsuak eta zeintzuk erudituak. Baina, ahaztu baino lehen, berriki entzundako beste bat gehitu nahi diot zerrendari. Bob Pop (Roberto Enriquez) idazle eta telebistako kolaboratzaileak bota du, bihotzeko prentsari errepasoa egin ahala saudiarabiar arma trafikatzaile baten lotura sozialak aletu bitartean (Aznartarrak haren alabaren ezkontzan egonak dira Suitzan; beste alaba bat Francoren birbiloba batekin ezkondu berri da): «Egiaz jabetzeko fribolitatea bezalakorik ez». Ez dira konexio mamitsu horiek izanen, seguruenik hain etekintsuak suertatuko direnak, eta ez Navantiako edo auskalo nongo lanpostuak galtzearen arriskua, Arabiari armak saltzeari uztea galarazten dutenak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.