Angel Erro.
JIRA

Zulo beltza

2019ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Pozik gaude, pozik dago gizadia, oro har, zulo beltz baten irudiak lortu ditugun honetan. Pozik, irudirik gabe, zulo beltzak existentziarik ere ez zuelako susmoan egonen bagina bezala. Pozik, zulo beltz bat irudikatzen genuen bezalakoxea delako. Pozik, pelikuletan gaizkia irudikatzeko modutik aski hurbil dagoelako (ikusi Sauron, The Ring). Pozik, geure sinesmen-iruditerian erraz integra dezakegulako (gizadia desagertu eta gure arteko ezjakinenak bizirik geldituta ere, zientziaren azken aurkikuntzak helaraz zitzakeen mitoen bidez). Pozik, hil eta guztiz desagertzearen beldurra esternalizatu ahal izan dugulako kolektiboki. Pozik, ulertu ezin dugunaren lexikoa berritu ahal izan dugulako. Pozik, baita urruntasun sentsazio eskergarriagatik ere.

Goibel ere egoteko motiboak badaude, tarteka, zulo beltz baten irudiak aurrenekoz ikusi ahal izan ditugun honetan. Ni behintzat hala nago, zientifikotik deus ez duen beldur batek hartuta. Guk ikusi dugu zulo beltza, baina kontzientziarik gabeko isurbide kosmiko horrek akaso ikusi gaitu geu ere. Hurbil liteke? Itxaropen bakarra, halako jakituria unibertsal bat ohartu izana planeta honetan ez dugula suntsipenerako laguntza handirik behar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.