Albistea entzun

Jokabide bera erabili dute Alavesek eta Realak irabazteko

Alaveseko jokalariak Valentziaren aurkako garaipena ospatzen, atzo, Ibaian.
Alaveseko jokalariak Valentziaren aurkako garaipena ospatzen, atzo, Ibaian. TWITTER ALAVES Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko urtarrilak 8

Gaizki hasi, hobera egin, markagailua irauli, eta garaipena lortu. Hala eskuratu zituzten hiru puntuak Alavesek eta Realak, atzo. Iñigo Juaristirenei aurreneko minutuan sartu zieten gola, baina atsedenaldirako aurretik ziren jada. Bigarren zatian, gainera, gol festa iritsi zen (4-1). Aldiz, ia azken hatsean lortu zuen Realak markagailuan aurreratzea. Natalia Arroyorenak 2-1 nagusitu ziren, eta bigarren zatian sartu zituzten garaipenerako bi golak.

Alavesek ez zeukan nolanahiko partida. Alhama azken sailkatuaren etxean galdu ostean, beharrezkoa zuen garaipena Lehen Mailan mantentzeko eskubidea ematen duten postuetara hurbiltzeko. Aurreneko minutuan, ordea, iritsi zen aurkariaren gola. Valentziak gaizki kokatuta harrapatu zituen Alaveseko atzelariak, eta bisitariak aurreratu zituen Fiamma Ianuzzik.

Kosta egin zitzaion Alavesi burua altxatzea, baina Marta Sanadrik bost minutuan irauli zuen markagailua. 30. eta 35. minutuetan gol bana sartu zuen Donostiako aurrelariak, eta 2-1ekoarekin joan zen partida atsedenaldira.

Bigarren zatian Valentziak arriskua eraman zuen Alavesen atera, baina Cristina Auñonek lehenengo, eta Elba Vergesek ondoren, beste bi gol egin zituzten etxekoentzat. Hauspoa emango dion garaipena lortu zuen talde babazorroak, eta Espainiako Kopako partidari begira jarriko dira gaurtik aurrera.

Realak ere markagailua irauli zuen, baina sufrituta. Cecilia Marcosen lesioa buruan zutela-edo —belauneko lotailu gurutzatua apurtu du bigarren aldiz—, gaizki zelairatu ziren Arroyorenak. Alhama, nahi bezala aritu zen hasieran, eta 0-1 aurreratu ziren.

Bigarren zatia hasi eta berehala egin zuen Realak berdintzeko gola korner batean, eta 82. minutuan iritsi zen garaipenaren gola. Manuela Vanegasek egin zuen.

Bestalde, gaur izango da Athleticen txanda. Iraia Iturregiren taldea etxean arituko da Las Planasen aurka, eta, jaisteko postuetara gehiegi ez hurbiltzeko, beharrezkoak ditu hiru puntuak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©UNAI UGARTEMENDIA

«Oso balorazio positiboa egin dut azken denboraldiaz»

Unai Ugartemendia

Mendiko eski denboraldiko ezusterik handienetako bat izan da Jon Ander Aranburu zumarragarra. Azken urteetan erakusten ari zen gorakada etengabearen ondorio izan dira aurtengo denboraldian lortutako emaitzak. Lau txapel irabazi ditu. Aurtengoari segida emateko gogo biziz ekingo dio datorren denboraldiari.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Altunaren finalak, haren hitzetan

Julen Etxeberria

Amezketarrak laugarrenez jokatuko du Lehen Mailako buruz buruko finala. «Oroitzapen ederra» du irabazitako biez. Galdutakoa, ordea, gerora «irakaspen handia» izan zela azaldu du. «Gogotsu eta sasoi betean» iritsiko da igandeko partidara. Aitor Elordi goratu du.
Realeko jokalariak igandean Metropolitano estadioko berdegunean. ©RODRIGO JIMENEZ / EFE

Arrakasta gogoangarri bat

Jon Ander De la Hoz

Reala Txapeldunen Ligarako sailkatu da hamar urte geroago. Txuri-urdinek bete-beteko sasoia osatu dute, eta horrek modua eman die jardunaldi baten faltan helburua egia bilakatzeko.

 ©ALESSANDRO DI MARCO / EFE

Umiltasunaren garaipena

Iñaki Berastegi

Hiru hilabete eskasean Jose Luis Mendilibarrekin maitemindu dira Sevillaren zaleak. Europa ligako finala jokatuko dute Mourinhoren Erromaren aurka, etzi (21:00).

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...