Ospeletik aldendu nahi du Realak, Anoetan Betis mendean hartuta

Jon Ander De la Hoz.
2019ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Saririk ematen ez duen postuetan amaitzeko arriskuan da Reala. Hori saihestu, eta ezerezaren itzaletik Europaren argira egiteko aukerei heldu nahi diete txuri-urdinek, gaur, Anoetan. Horretarako, Betis mendean hartu beharko dute gaur, eta hori eginda azken hiru partidetako joera irauli.

Bi taldeak paretsu iritsiko dira neurketara; espainiarrak postu bat gorago daude sailkapenean,hiru puntuko abantailarekin, eta gora begira jarri nahi dute berriz ere.

Donostiarrek, berriz, Valladoliden emandako itxura hobetu behar dute aurkariak mendean hartzekotan. Bide horretan, Imanol Alguacilek ezingo du Januzaj zelairatu; ezker belaunean mina baitu. Lesionatuta dago ere Zurututza. Aldiz, partida bateko zigorra bete du Merinok. Okerrik ezean, hasieratik ariko da, jada osatu den Willian Jose bezalaxe.

REALA-BETIS

Reala. Rulli; Zaldua, Aritz Elustondo, Diego Llorente, Aihen Muñoz; Zubeldia, Merino, Pardo; Oiartzabal, Willian Jose eta Juanmi.

Betis. Pau Lopez; Barragan, Mandi, Bartra, Sidnei,Tello; Guardado, Canales, William Carvalho, Jese; eta Loren.

Epailea. Medie Jimenez.

Lekua. Anoeta (29.000 ikusle).

Ordua. 21:30ean (Gol).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.