Athleticek eta Realak gaur jokatuko dute ligako azken partida

Julen Etxeberria.
2019ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Athleticek eta Realak gaur bukatuko dituzte ligako lanak. Talde zuri-gorriak Madrilen jokatuko du azken partida, Madrilen aurka (13:00). Ordu berean, txuri-urdinak etxean ariko dira azkenekoz sasoi honetan, Atletico Madrilen aurka. Lehia berezia izango da, bi taldeok Espainiako Kopako finala jokatuko baitute datorren larunbatean, Granadan (Espainia).

Athleticek laugarren izan nahi du. Egun, bosgarren da, eta puntu bakarrera du laugarrena, Granadilla. Aukera ona dute zuri-gorriek: batetik, aurkari apala da gaurkoa: eta, bestetik, Granadillak Bartzelona hartuko du. Katalanek irabazi beharra dute, txapeldun izateko aukerari eusteko. Athleticek Granadillak baino gol alde hobea du. Beraz, irabaziz gero, espainiarrek beste horrenbeste egin beharko lukete. Berdinduz gero, berriz, gutxienez puntu bat behar du Granadillak. Norgehiagoka berezia izango da, Joseba Agirrek azkenekoz zuzenduko duelako taldea.

Are bereziagoa izango da gaurkoa Realarentzat, astebete eskas barru Kopan aurkari izango duen taldearekin neurtuko baititu indarrak. Txuri-urdinek emaitza ona lortu nahi dute finalari begira indarra hartzeko. Atletico Madrilek, ordea, asko du jokoan, berdinduz gero txapeldun litzatekeelako. Emaitza hori lortuta, ez luke Bartzelonak egiten duenaren mende egon behar. Realean, Sandra Ramajok azken aldiz jokatuko du Zubietan, kapitainak ez baitu onartu klubaren eskaintza. Nahikari Garciak ere azken lehia izan dezake. Jarraituko duena Sara Olaizola da, urte baterako berritu baitu kontratua.

Osasuna, Sadarren

Bestalde, Osasunak gaur jokatuko du igoera faseko lehen kanporaketako itzulikoa, Sadarren, Santa Teresaren aurka (12:00). Joanekoan, 1-0 irabazi zuen Espainiako taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.