PARKOPRESIA

2022ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Zer da?
Kaka egin beharra bai, baina herstura psikologikoek eragozten dutelarik edonon egin ahal izatea. Erabat psikologikoa eta kulturala da, kulturen eta familiako heziketaren arabera ezberdin bizitzen baita kaka egitea.
Zergatik gertatzen da?
Lotsagatik, intimitate faltagatik, bertzeen begiradaren beldur. Kakari txikitatik helduek transmititzen dioten balio mespretxagarriengatik: kaka gorde beharreko gauza zikina da. Egoera emozionalak baldintzatzen du: estresak giharrak gogortu egiten baititu, uzkiari zabaltzea eragotziz.
Ondorio fisiologikoak:
Idorreria, idorreria kronikoa, enkopresia, aerofagia, zauriak uzkian.
Aterabideak:
Pentsamendu eta gorputz kontzientzia hartzea, aurreiritziak desegitea, arnasketa abdominala, bola postura, masajeak sabelean, toki erosoa aurreikustea kaka egin ohi den ordurako, eta elikadura zaintzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.