GAKOAK

2022ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Itsasargia agirian, Gure Esku-k eztabaidarako 11 puntu proposatu ditu, ildo politikoari eta antolaketari buruzkoak.

Subiranotasuna erdigunean. «Gure Esku eragile subiranista da. Eztabaida publikoan ahots propioa izango du, eta nortasun eta diskurtso subiranista berri bat eraikiko du».
Subiranotasuna eta burujabetzak. «Burujabetzen aldeko borrokekin bat eginda, Gure Esku-k subiranotasun politikotik egingo dio ekarpena gizarteari».
Euskal Herria ardatz. «Gure Esku eragile nazionala da, eta Euskal Herria du ardatz. Erritmo ezberdinetako estrategiei dimentsio orokor bat emango die».
Herri akordio zabalen alde. «Gure Esku-k herritar, eragile, alderdi eta erakundeak aintzat hartuko dituzten herri akordio zabalak josteko lan egingo du».
Munduko subiranistekin elkarlanean. «Gure Esku-k burujabetzarako bidean dauden herriekin elkartasunetik elkarlanera jauzi egiteko apustua indartu egingo du».
Nazioarteko aitortza baterantz.«Nazioartean erreferendumak egiteko joko zelaia arautzeko bidean egin litezkeen ahaleginak babestu eta sustatuko ditugu».
Gizarte aktibo eta ahaldundua. «Herritarron aktibazioa da garapen kolektiborako bermea».
Tokian tokiko antolaketa. «Orain arte ezagutu izan dugun egituraketatik sare izaera handiagoa izango duen antolaketa eredu baterantz joko dugu».
Zuzendaritza Kontseilua eta Idazkaritza. «Salbuespenik ezean, hauteskundeak bi urtean behin egitea eta Zuzendaritza Kontseiluko kideen erdia berritzea hobetsiko da».
Egitura juridikoa. «Bazkideon Batzar Nagusia izango da elkartearen organo gorena, eta bazkideok soilik izango dugu botoa emateko eskubidea».
Finantzaketa. «Gure Esku herri dinamika libre bat da, bere burua autofnantzatuz, burujabetza ekonomikoari eusteko gai delako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.