Israelgo armadak beste palestinar bat hil du

2022ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Azkenaldian, etengabeak dira Israelgo armadaren eskuetan hildako palestinarrei buruzko albisteak. Aurtengoa da, jada, 2015. urtetik Palestinako gatazkan izan den urterik bortitzena: Israelek 137 palestinar hil ditu. Azkenekoa, atzo gauean, Zisjordania okupatura sartzeko kontrolgune batean. PAN Palestinako Aginte Nazionalak adierazi du Habes Abdul-Hafez Rayan zuela izena, eta 54 urte zituela. Ramallahtik gertu zegoen herrixka batekoa zen.

Israelgo soldaduen arabera, gizonak eraso egin zion agente bati: lehenik, autoarekin harrapatu zuen, eta, ondoren, aizkora batez zauriak egin zizkion. Orduan egin zion tiro militarrak. Ospitaleratu egin zuten agentea.

Atzokoa ez da gertakari bakartu bat; azkenaldian nabaria da tentsioa eskualde horretan. Asteartean, adibidez, Israelgo armadak hiru palestinar hil eta 22 zauritu zituen Zisjordanian, eta beste bi hil zituen ostiralean.

Hori dela eta, PAN Nazio Batuen Erakundeari eta giza eskubideen aldeko nazioarteko erakundeei «berehala» esku hartzeko eskatzen ari zaie. Salatu dute «gerra krimenak» egiten ari dela Israel. Hainbat manifestazio ere izan ziren joan den astean Zisjordanian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.