inaki petxarroman
HIZPIDEAK

'Euskadi, auzolana'

2021eko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren leloa da, Euskadi, auzolana. Erdaraz, Bien comun jarri diote. Ondasun publiko eta komunalak kudeatzeko antigoaleko ohitura da auzolana, une bateko ahalegin kolektiboa eskatzen duena, etorkizunean denontzako izango den onuraren bat lortzeko, izan baso bat landatzea edo zubi bat zein eraikin bat altxatzea.

Aste honetan Osakidetzan gertatu denak zapuztu egin du Jaurlaritzaren leloa. Euren buruari txertoa jarri diote Basurtuko eta Santa Marinako ospitaleetako zuzendariek, biak ere Bilboko Udaleko EAJko zinegotzi ohiak. Basurtukoaren kasuan, lehenago jarri diete txertoa bulegoetan diren goi arduradunei kutsatzeko arrisku gehien duten osasun langileei baino. Gotzone Sagarduik azaldu dituen txertaketa kanpainaren irizpideen eta protokoloen gainetik pasatu dira, eta ongizate komunari buruz batzuek duten pentsamendua agerian utzi dute. Osakidetzako buruek zer egin behar zuten jakin arren kargua uztera behartu dituztela gaitzetsi du Santa Marinakoak.

Osakidetzako lan eskaintza publikoan (LEP) izan zen eskandaluan, herritarrek jakin zuten lanpostuak propio ematen zizkietela arduradunek gustuko —edo gertuko— zituzten hautagaiei. Antzeko zerbait gertatu da orain. Eta berriz ere osasun langileek salatu behar izan dute gertatutakoa. LEPeko eskandalutik ezer gutxi ikasi zuten batzuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.