FUTBOLA ETA POLITIKA NAHASTU DITUZTENAK

2016ko azaroaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Rayco Sanchezek argitaratu duen Opio errebeldea: futbola, iraultza eta gizarte aldaketa liburuan agertzen diren zenbait adibide:

James McClean. Derryn (Irlanda) jaioa, Premier Leagueko West Bromwich taldean jokatzen du. II. Mundu Gerraren armistizioa ospatzeko urtero besoko beltz bat jartzen dute liga britainiarrean gudan hildako soldaduen omenez. Hura jartzeari uko egin zion McCleanek, ez dituelako bereak sentitzen. Jazarpen mediatiako eta pertsonalei aurre egin behar izan die orduz geroztik.

Deniz Naki. Alemanian jaio baina jatorri kurdua duen futbolaria da Naki. Alemaniako Bundesligan jokatu izan du, Bayer Leverkusen edo St. Pauli taldeetan, baina Turkiara itzuli, eta Kurdistango bandera futbolaren bidez defendatzea erabaki zuen.

Didier Drogba. Chelseako jokalaria Boli Kostan jaio zen. 2006ko Alemaniako Munduko Koparako sailkatzea lortu zuen bere selekzioarekin; orduan, eskaera egin zien bere herrialdean gudan zeuden bi aldeei sua eten zezaten. Deiari jaramon egin, eta bost urteko guda bertan behera utzi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.