Leon Trotski

Patu beltzeko buruzagia

LEON TROTSKI.
mikel rodriguez
2017ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Lev Davidovitx Bronstein Ukrainako lurjabe aberats juduen sendi batean jaio zen, 1879ko azaroaren 7an. Zortzi seme-alabatan bortzgarrena izan zen. 17 urterekin, Ukraina hegoaldeko Mikolaiv hirira joan zenean hasi zen mugimendu iraultzaileetan parte hartzen, eta 1896an lehen aldiz atxilotu zuten. 1900. urtean Siberiara erbesteratu zuten. 1902an Siberiatik ihes egin, eta Londresen errefuxiatu zen. Trotski abizena hartu zuen orduan, eta, bertzeak bertze, Leninekin elkartu zen han. 1904an, Leninekin eta boltxebikeekin hautsi, eta mentxebikeei elkartu zitzaien. 1917ko maiatzaren 17an itzuli zen Errusiara, eta boltxebikeekin bat egin zuen. Urriko Iraultzan, Leninen ondoren boltxebikeen lider nagusia bilakatu zen, eta hark sortu zuen Armada Gorria 1918an. Lenin hil ondoren, baina, Trotskiren patua zeharo aldatu zen. Josiv Stalinekin zeharo etsaituta, Alderdi Komunistaren boterea hartzeko lehia galdu zuen, eta 1929an erbestera jo behar izan zuen. 1940ko abuztuaren 21ean hil zuen Ramon Mercader komunista katalanak Mexikoko Coyoacan hirian, Stalinen aginduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.